ZER DEN: Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, Bizkaiko artistei zuzendutako “ISILUNEEN ARTEAN“, pentsamendu kritiko kulturalari buruzko testuen deialdia berria aurkeztu du, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko.

NORENTZAT: Bizkaian jaio eta/edo bizi diren eta artearekin eta pentsamenduarekin lotutako ekoizpena duten pertsona guztiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara, adin-mugarik gabe.

NOIZ: Epea ekainaren 26ean amaituko da.

IZEN EMATEAK: Eskaera guztiak posta elektroniko bidez aurkeztuko dira convocatorias@bilbaoarte.org helbidean.