Esanetan

ZER DEN: Parte-hartze bidezko Aurrekontua prozesuko epea zabalik. Parte-hartzeko prozesu irekia da hau, bilbotarrek hiria hobetzeko proiektuak eta ideiak aurkezteko egiten dena. Proposamenek garrantzitsuak eta interes orokorrekoak izan behar dute, auzo, barruti edo uriko kolektiboren batentzat zein hiri osoarentzat.

NORENTZAT:

Prozesuan parte hartu dezakete:

  • Bilbon erroldatuta dagoen edonork, 16 urtetik gorakoa bada
  • Udalaren Herritarren Partaidetzarako Entitateen Erregistroan inskribatutako edozein entitatek
  • Ordenamendu juridikoaren arabera pertsonalitate juridikoa duten elkarteek, fundazioek, sindikatuek, enpresa-elkarteek, lanbide-elkargoek, zuzenbide publikoko korporazioek edo bestelako entitateek ere parte hartu ahalko dute. Azken kasu bi horietan ere eskari-egileek Bilbon erroldatuta egon beharko dute eta 16 urtetik gorakoak izan.

NOIZ: Aurkezteko epea zabalik dago jada, eta uztailaren 23an itxiko da.

IZEN EMATEAK: Proposamenak online inprimaki batean aurkeztuko dira. Inprimakia udal webguneko “Parte-hartze bidezko Aurrekontua” aurkitu daiteke.