ZER DEN: Gaztea, artista bazara eta sormen-proiektu bat partekatu nahi baduzu,#ImagiFullEguna zure aukera da! Edozein arte-diziplinatako gazteak bilatzen ditugu, Bilborock artisten topaleku bihurtzeko, egunean zehar formatu desberdinak erabiliz: ikusleek artistekin elkarreraginean aritzeko guneak eta askotariko emanaldiak.
#ImagiFullEguna Bilboko Udalak bultzatutako proiektu berri bat da, eta gure hiriko artista gazte eta ekintzaile sortzaileei ikuspen handiagoa ematea du helburu. Ideiak Martxan programaren barruan dago ekimena, eta Imaginautak elkartearen laguntza du.

NORENTZAT: 18 eta 30 urte bitarteko pertsonak.

NOIZ: 2021eko maiatzaren 14an, 16:00etatik 20:30era, Bilborock-en.

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK: Kontuan hartuko dira diziplina artistikoen aniztasuna eta proposamenen kalitatea.

IZEN-EMATEAK: Parte hartzeko, formulario hau bete behar da: https://5vn4er3gq4j.typeform.com/to/B922MxGL 2021eko maiatzaren 4ra arte.

Informazio guztia hemen.