Esanetan

ZER DEN: “Zurrumurruen aurka, sartu aterpera” kontakizun laburren IV. lehiaketa abian da. Migratzaileen irudikapenaren inguruan narratiba berriak sortzeko, eta hitzaren botere eraldatzailearen bidez topikoak haustea du helburu lehiaketa honek.

NORENTZAT: Lehiaketak bi hizkuntza-modalitate ditu: euskara eta gaztelania. Baldintza bakarra dago parte hartzeko: 18 urte beteta izatea. Kontakizunek gehienez lau orriko luzera izango dute; eta Arial 12 edo antzeko letran, espazio bikoitzaz eta orriaren alde bakarrean idatzita. Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute, eta lehenago saririk jaso gabeak.

NOIZ: Lanak aurkezteko epea irailaren 1ean irekiko da eta 30ean itxi.

IZEN EMATEAK: Lanak hemen aurkeztu beharko dira.