Esanetan
ZER DA: Gazteen arteko prozesu parte-hartzaile bat Arriaga Antzokiari buruzko iritziak ezagutzeko.
ZER ESKAINTZEN DU: Lau saio ospatuko dira. Bertan, 20 eta 26 urte bitarteko gazteak Arriaga Antzokiaren esparru nabarmenen inguruan arituko dira. Honekin batera, parte-hartzaileek, eszenatoki gainean eta artista baten eskutik, tailer praktiko batean murgiltzeko aukera izango dute, antzokiaren egunerokoa barrutik ezagutzeko aukera izan dezaten. Gainera, 2018/2019 denboraldiko ikuskizunetan deskontua izango dute.
NOIZ: Galdetegia urtarrilaren 31ra arte bete ahal izango da.
GALDETEGIA: Egin klik hemen