Esanetan
ZER DEN: DJ ikastaroak Bilborock-en. Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak ikastaro hauetan parte hartzeko aukera eskaintzen du. Borja Serra (DJ Mimoloco) eta Lorea Argarate (Las Tea Party DJs) arituko dira irakasle lanetan.
NORENTZAT: Bilbon bizi diren 16 eta 35 urte bitarteko gazteei daude zuzenduak ikastaroak, eta 20 euroko prezioa dute.
NOIZ: Izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da.
IZEN EMATEAK: Parte hartu nahi dutenek dagokion formulario bete beharko du. Tailerrean asko jota 13 pertsonek har dezakete parte, inskripzioa egin duten ordenaren araberakoak aukeratuak.
- Hastapen: DJ teknikak gutxi edo ezagutzen ez dituztenentzat dago zuzendua. Izena emateko honako formulario hau betetzea ezinbestekoa da.
- Hobekuntza: DJ teknikak ezagutzen badituzte ere, horiek hobetu nahi dituztenentzat dago zuzendua. Izena emateko honako formulario hau betetzea ezinbestekoa da.