D8 SORKUNTZA FAKTORIAK egoitza artistiko teknikoen programaren 1. edizioa deitu du, Bizkaian dantza-proiektu berrien sorrera, garapena eta zabalkundea sustatzeko.
Hautatutako proiektuek egonaldi artistikoa eta teknikoa izango dute D8 Sorkuntza faktoriaren Bilboko egoitzan, bai eta laguntza-poltsa bat ere.

5 ENTSEGU-POLTSA ESKAINTZEN ZAIZKIE 5 konpainia/artistari 2 asteko iraupenarekin:

  • 1. astea– Sorkuntza artistikoko entseguak  entsegu-gelan.
  • 2. astekoa-Egoitza teknikoakeszenatokian.

D8 SORKUNTZA FAKTORIAKO EGONALDIAREN EZAUGARRIAK

Egonaldiak D8 Sorkuntza faktoriaren instalazioetan garatuko dira 2022ko irailetik aurrera. Gehieneko iraupena bi astekoa izango da.

Lehen astea arte-sorkuntzari buruzkoa izango da entsegu-gelan, eta bigarren astea, berriz, eszenatokian egonaldi tekniko bat eginez helduko zaio proiektuari.
Entsegu-poltsa amaitzean, konpainia edo profesional bakoitzak publikoari irekitako funtzio bat beteko du, itzulera sozial gisa.

Proiektu irabazleek astelehenetik ostiralera izango dute lan-espazioa, 09: 00etatik 17: 00etara. Ordutegi horretatik kanpo, D8SFren instalazioen erabilera bertako kudeatzaileekin adostuko da.

LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA

Proiektuak aurkezteko epea 2022ko abuztuaren 1etik abuztuaren 21era izango da.
Eskabidea eta dokumentazioa hurrengo estekaren bitartez aurkeztuko da https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdp0tHalWugDkWlKJEcd9u4Uf4YgbuE3n7h0zulcK8KxqYY7Q/viewform

BALORAZIO-BATZORDEA

Epearen barruan eta oinarrien araberako dokumentazioarekin aurkezten diren proiektuak D8SF baloratuko ditu.

D8 SORKUNTZA FAKTORIA 2019an sortutako proiektua da. Proiektu honen abiapuntua ZORROTZAKO GAZTETXEA da, 2004. urteaz geroztik Bilboko Zorrotza auzoko elkarte-mugimendua eta gizarte-ehuna aktibo mantentzen dituen gizarte-zentro autogestionatua.
Bilbon dago, eta bere helburu nagusia da AAEEko konpainia eta profesionalei beren proiektuak garatzen laguntzeko programak sortzea.

ESPAZIOA ERABILTZEKO INTERESA BADUZU, BIDALI ZURE PROPOSAMENA INFO@D8SF.EUS HELBIDERA.