ZER DA: Bilboko Udaleko Gazteria sailaren deialdi iraunkorra gazteriari zuzendutako udal-programazioa hobetzen lagunduko duten ideiak abian jartzeko.
NORI DAGO ZUZENDUTA: 14 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazteei. Ideiak bakarka edo taldeka aurkeztu daitezke, baina taldeko kide batek behintzat Bilbon erroldatuta egon behar du.
ZER ESKAINTZEN DU: Kulturarekin, diseinuarekin, arkitekturarekin, zientziarekin, teknologiarekin, ingurugiroarekin eta gisakoekin lotutako proposamenak aurkeztea, eta, bideragarriak baldin badira, Udaletxeko udal-programazioan txertatzea. Ideia bera bakarrik proposatu daiteke, eta gero udalak jarri martxan, edota Gazteria sailarekin batera garatu.
*BALDINTZAK: Ideiak Bilbon garatu behar dira eta honako gaiekin lotuta egon: Kultura (arte plastikoak, bisualak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musika, literatura, sorkuntza eta berrikuntza…); Diseinua (grafikoa, interaktiboa, moda, etab.); Arkitektura, hirigintza eta ondarea; Informazio- eta komunikazio-teknologiak; Zientzia eta teknologia (matematikak, ingeniaritza, eraginkortasun energetikoa, digitala…); Kirola eta ariketa fisikoa; Kulturartekotasuna; Ingurumena eta iraunkortasuna; Solidaritatea eta sentsibilizazioa; edo Aisialdia.
IZENA EMATEA: proposamena urteko edozein unetan bidal dezakezu hurrengo helbide honetara: ideiakmartxan@bilbao.eus, proiektuaren azalpena egiteko hemen bertan eskura dagoen fitxa betez.
AURREKO URTEKO EDIZIOAK: bisita ezazu orri hau aurreko urteetako ideia sarituak ezagutzeko.