Hautatutako talde eta bakarlariak – VillaSoundBilbao 2022

111

ALAI

Euskal Herriko artista eta ekoizle elektronikoa. Lau urte zituenetik musika ikasten ibili da eta nerabezaroa musika sortu nahian eman zuen, bere gelan zituen ordenagailu eramangarri eta kontrolagailuaren bidez bakarrik produzitzen ikasi zuen arte. Bere estiloa genero ugaritan oinarritzen da, baina hip-hop, disko musika eta dance estiloak bere gustukoenak izanik ere, house erritmoen artean nabigatzea naturalena da berarentzat.

“Eva Nasarre” edo “Lo Que Quiero” bezalako singleak argitaratu ondoren, ekoizlea Berkleeko Unibertsitatean sartu zen musika- ekoizpena eta teknologia ikasteko, musika elektronikoaren ekoizpenean eta soinu-diseinuan espezializatuta. Bere ikasketen azken lan gisa, orain arteko bere proiekturik handiena argitaratu du: «Ozen» izeneko albuma: andreen bizipenei buruzko ikerketa honetan, artistak bere lagunekin dituen elkarrizketak agertzen dira. Horien bidez, sintetizadoreekin eta egia gordinarekin eraikitako disko kontzeptual eta narratiboa egituratzen da. Bere zarata metalikoak iluntasunetik estasiraino mugitzen dira biziraupenari buruzko istorio bat eskainita.

171

BEN SANTANA

Duela hiru urte hasi zen ekoizten bere kantuak, Arte Ederrak ikasten eta lan egiten zuen bitartean. Hasiera batean, gaur egungo musikek erakarri zuten, esate baterako, trap doinua, baina geroago hip-hop doinuetara jo zuen. Artista diren beste lagun batzuekin batera musika egiten saiatu zen, LGTBIQ+ borrokaz eta generoaz hitz egiten. 9 single ditu eta martxoan bere lehenengo mixtape argitaratuko du, “Hiri-estilo ausart, zikin eta sentsual” gisa definitzen duen estiloarekin, trap, rap eta hip-hop doinuei lotutako aldaerak nahastuta.

Sormenari dagokionez, Benentzat irudia musika bezain garrantzitsua da. Hala, bideoklipa erabateko artelan gisa ulertzen du, ziur aski bere ikasketen eraginez. Bere musika osatu dezaketen beste artista batzuekin elkarlanaren bidezko sinbiosira heltzen saiatu da. Kissing-ekin lehenengo bideoklipa egin ondoren (Melhony 2 eta CRK visuals-ekin lankidetzan), baliabide gehiago eskaini zituen. Bestalde, Moulin Rouge izeneko lanean (Sei Karalak-ek zuzendua) narratibari pisu handiagoa gehitu zion. Duela gutxi Marrakech argitara eman du (berak zuzenduta eta CRK visuals-ek grabatuta). Lan honetan, gorputzaren adierazpenarekin, jantziekin eta ganbarako jokoekin esperimentatu du.

185

CATCH & SOUL

Santurtzin jaio zen taldea honako kideen eskutik: Laps (ahotsa, teklatua eta baxua), Moti (gitarra, baxua) Jon Ortiz (gitarra, teklatua) eta Peio (bateria). Bere estiloa Nu Jazz dela diote, Lofi, Hip Hop, Blues eta 1970eko hamarkadako psikodelia bezalako beste korronte batzuen eraginekin.

2021eko maiatzean “Tabula Rasa-Clausus” izeneko EPa argitaratu zuten, disko berriaren zati bat. Ondoren, 2022ko urtarrilean, “Isiltasuna Ekaitzaren Ostean” singlea.

59

KYXO

Musika-talde hau 2019ko ilunabarrean sortu zen (Gipuzkoako) Urnieta herrian. “Nupop” izeneko soinua dute eta dream pop edo shoegaze bezalako estiloen mugan kokatzen dira. 2020ko irailean “Agoor” argitaratu zuten, euren lehenengo EPa. Sonido Indie webguneak Kyxo 2020ko “gorabidean dagoen lehenengo soinutzat” izendatu zuen eta Noiz agendak, berriz, honela deskribatu zituen: “Igandeko kronika, sofan etzanda, Mac de Marcoren, Vera Faunaren eta post-millenial belaunaldiko oihartzun sakoneko pop lurruntsuaren eskola haren ukituarekin”.

Euskal Herriko zenbait aretotan jotzeko aukera izan dute. Bere kontzerturik berezienen artean, Él mató a un policía motorizado musika-taldearekin batera Donostiako Dabadaba aretoan (2020ko otsailaren 28an) eskainitakoa daukagu.

Laguna Goons

LAGUNA GOONS

Taldea 2020an sortu zen, trafiko-istripu baten ondorioz. Horretan bere kideek izan ziren kaltetuak, batez ere Pablo. Ospitalean hainbat hilabetez egon ondoren, alarma-egoera heltzearekin batera alta eskatu zuen, eta sendatzen amaitu bitartean,berrogei-aldia Davidekin eta Thiagorekin batera pasatzea erabaki zuen, horietako lehenengoaren lursailean. Leku hori, ekitaldietarako, jaialdietarako, kanpinetarako… aproposa da. Aldi horretan, laugarren kidea den Wouterrekin batera, euren lehenengo maketaren kantuak konposatu zituzten: “Shed demos with verso the dog”, haien esanetan, “nahiko indie rock” den soinuarekin, “blues-arekin eta punk doinuen erritmo azkarrekin nahastuta”. Honetan, Arctic Monkeys, Pescado Rabioso edo The Clash taldeen eragina dute eta skate-aren zein surf-aren kultura agerikoa da.

Maketaren oihartzuna ikusi ondoren, ikasketak eta lana uztea erabaki zuten, eta Bilbon elkarrekin bizitzera joan ziren, taldea aurrera ateratzeko. Groove estudioetan entsegu-gela bat alokatu zuten. Orain, hurrengo EP grabatzen eta kontzertuak ematen dabiltza.

94

LAINA

Bere ibilbide musikala 2020an hasi zuen, bere lehenengo singlea kaleratuta: “Origen”. Hala ere, 13 urte baino ez zituela sortu zitzaion rap zaletasuna, nebaren bitartez. Hala, SFDK, Violadores del Verso edo Nach bezalako artisten eragina jaso du. Poesiaren bidetik jo zuen eta, arlo horretan pertsona eta profesional gisa luzaroan ibili ondoren, musikan murgildu zen. Gata Cattana, Juancho Marques, Piezas, Natos y Waor, Recycled J, Crema, Kase O eta beste artista asko izan ditu erreferentzia betidanik.

Bere musika-proiektuei dagokienez, orain dela gutxi, “96 Grados” izeneko diskoa kaleratu du, hainbat estilotako 9 kantuz osatuta, betiere rap gordinari atxikita. 2021ean hainbat ekitalditan parte hartu zuen, besteak beste, Gaztearteanfest-ek Irunen eta Errenterian antolatutako bi kontzertutan, (Irungo) Ficoban egindako Irun Beldur Barik izeneko ekitaldian eta Bilborockeko Femme deritzon proiektuan.

8

LAS SELVAS

Sara, Asier, Ander eta Jonpa dira bere kideak. Musika-talde hau 2017az geroztik ibili da agertokian eta bere estiloak bilakaera izan du. Ty Segall, The Growlers, Thee oh sees eta Camela dituzte erreferentzia. Baieztatzen dutenaren arabera, oro har, “hobeto egokitzen” diren estiloa “indie” deritzona da, baina garage edo surf doinuak ere dituzte oinarri. Gaur egun EP diskoa argitaratu dute eta bigarrena ateratzear daude.

34

NIGHT DEMONZ, LOCO ALIEN y INIX

Night Demonz: musikari independenteak dira eta Locoalien eta Inix musikarien abestiak interpretatzen, konposatzen, abesten eta produzitzen batera egiten dute lan. Iker, Madcore eta Andrew dira, metal doinuak egiten dituen musika- taldearekin (When evil comes), Stoned Ethanekin batera. Haien hitzak horrela definitzen dituzte: “Harrigarriak, bihozberatasunez, sentimenduz eta gordintasunez beteak”.

LocoAlien: ekoizle, konpositore eta abeslari aitortua rock-aren/kaleko musikaren eszenan, nazioarteko abeslariekin lankidetzan ibilitakoa (Goa, Kolomb, Dafresito, Nick Blanco…).
Inix: hainbat musika-estilo, batez ere, Trap-a eta Rock-a egokitu nahi dituen ibilbide luzeko abeslari eta ekoizlea da, erraz moldatzen den horietakoa. Bere atzean hiru disko ditu eta, bere hitzen bitartez, denetariko ikusleengana heldu nahi du, Bere aburuz, kanten hitz horiek, “esplizituak eta nortasunez beteak” dira.

32

SARA AZURZA

Abeslari donostiarrak Iker Laurobarekin eman zituen lehenengo urratsak eta beste artista batzuekin elkarlanean ibili da, besteak beste, Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley. 2018an bakarkako lehenengo lana aurkeztu zuen: Theorein, berak idatzitako euskarazko eta ingelesezko bost abestiz osatuta (Erlojuez Gainez izenburukoa izan ezik) eta Iker Laurobak ekoiztuta. Pop generora hurbiltzen dira eta oso akustikoak eta lasaiak dira. Azken bi urteetan bere estilo propioa bilatzen ibili da Bartzelona, Montreal eta Londresen artean. Amerikar eta ingeles bakarlarien erreferenteari beti eutsi dio eta proposamen berria dakar: 2020an eta 2021ean argitaratutako abesti berriei “soul” ukitu handiagoa eman dio.

Duela gutxi, Kutxa Kultur Musika (2021) eta Katapulta Tour zikloetan parte hartu du. Hala, Donostia Jazzaldian, Chillida Lekun edo Balenciaga Museoan emanaldiak eskaini ditu. Horrez gain, Gaztea Maketa Lehiaketaren 30. edizioko finalista da, eta Izaro Andres, Esti Markez, Olatz Salvador eta Iker Lauroba euskal artistekin elkarlanean aritu da.

21

SUPERCREMALLERAS

2019an jaio zen boskote hau Gernikan, gitarren eraginpean eta abesti errepikakorrak zein apur bat “errebeldeak” egiteko asmoz, haien esanetan. Urte horretan bertan aurkeztu zuten beren lehenengo EPa, “Querer Sin Querer” izenburupean (2019), eta pandemia heldu aurretik eman zituzten lehenengo kontzertuak.

2020an, (Gironako) Costa Brava estudioetara bidaiatu zuten eta Santi Garcíaren (Berri Txarrak, La M.O.D.A, Sexy Zebras, Gatibu) ekoizpena izango dute euren lehen disko luzea grabatzeko. Lan honek 8 kantu fresko biltzen ditu, 2000ko hamarkadaren hasierako Espainiako musika-taldeak gogora ekartzen dituzten horietakoak. Lanari esker, taldea hainbat hiritan biran ibiltzeko moduan egon da.

106

TANZZZANIA

Tanzzzania bilbotarrak etxetik idatzi eta konposatzen du, rock, flamenko eta trap estiloak nahastuta… Doinu guztiak ditu inspiratzeko iturri. Bere hitzak, haren ustez, gizarte honek islatzen duenaren ondorioak dira. Horrek hainbat modutan interpretatzera eramaten du, hainbat korronteren eraginpean: batzuetan oso tonu malenkoniatsuan, beste batzuetan amorruz beteta, esate baterako, punk doinuen bidez, agertokian Deborah Young lagun duela.

Captura de pantalla 2022-10-03 a las 12.58.05

TXOPET

Oraindik grisa den Bilboko auzune bateko hiru gazte anbiziotsu. Patuak ustekabean elkartu dituen antzinako ikastolako ikaskideak. Musika organikoaren zale amorratuak, nahiz eta ez dieten muzin egiten bere garaietako joera berriei, eta hala erakusten du haien sorkuntzak.

Single batzuk baino ez dituzte airean, eta eraketa fase horretan daude, non esperimentazioak eta norberaren identitatearen bilaketak dena betetzen duen. Zuzeneko gitarrazoak eta norabidea markatzen duen oinarri erritmikoa. Rock garagero amorratua. Melodia itsaskor bezain malenkoniatsuak, ahots urratzaileekin, autotuneari eusten diona kezkei ihes egiteko. Idiosinkrasia post-milenial hutseko soinu-proposamena, entzulea axolagabe uzten ez duena.