Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketak, 31 urteko historian zehar, estilo askotako mila talde baino gehiagoren zuzeneko proposamenak egiteko agertoki gisa balio izan du. Musika eszenaren erreferentzia nabarmenetarako abiapuntua ere izan da. Hastapenetan, Yo soy Julio César (lehiaketaren lehen irabazlea), Los Bichos, Platero y Tú, Su Ta Gar, Allnighters, El Inquilino Comunista, Australian Blonde edo Zea Mays bezalako taldeek parte hartu zuten.
Ondorengo etapetan, El Columpio Asesino, Sidonie, Audience, The Sunday Drivers, Ainara Legardon, Cápsula, Waldheim, Cherry Boppers, Las Culebras, Standard edo Delorean bezalako taldeak igo ziren agertokira. Eta edizio berriagoetan Rise To Fall, The Riff Truckers, Yellow Big Machine, Quaoar, The Wizards, The Great Barrier, The Saurs, The Zephyr Bones, Rrucculla, Camellos eta Los Estanques taldeek parte hartu zuten, besteak beste.