
Bilbao Hiri Gaztea Bilboko 15 eta 30 urtea arteko gazteekin batera
Plan Gaztea definitzeko prozesu parte-hartzailea da.
HORRELAKOA IZAN ZEN PARTE-HARTZE PROZESUA
TALDE ERAGILEA
Adin eta kezka desberdineko Bilboko sei gaztek osatu zuten Talde Eragilea.
Pertsona horiek sei lan-saiotan parte hartu zuten Bilbao Hiri Gaztea Plana definitzen aurrera egiteko, lankidetza-metodologien bitartez.
GAILU MUGIKORRA
Azaroaren 19tik 28ra, kalean aurki zitezke Bilbao Hiri Gaztea gailu mugikorra.
Zure iritzia jakin nahi genuen eta zer izan behar den kontuan Bilbo gaztea eraikitzeko
TOPAKETA IREKIA
Abenduaren 11n, Bilboko jende gazteari irekitako jardunaldi batean parte hartzera gonbidatu zintuztegun, Bilbao Hiri Gaztea 2021-2024 Planaren ildo nagusiak kontrastatzeko.
SARE SOZIALAK
Azaroaren 21etik 28ra, galdera batzuk egin genituen #BilbaoHiriGaztea hashtag-arekin, gai ezberdinen inguruan zer iritzi duzun jakiteko.
HAUEK IZAN ZIREN TALDE ERAGILEAN PARTE HARTU ZUTEN GAZTEAK
BERRIAK

BILBOKO UDALAK GAZTERIAREN UDAL PLANA EGITEKO LEHEN PROPOSAMENAK KONTRASTATUKO DITU 40 GAZTEREKIN
Bilboko Udalak entzuteko, lankidetzan aritzeko eta elkarrekin sortzeko jardunaldia antolatu du 18 eta 30 urte bitarteko 40 gazte ingururekin. Saio honetan, Bilbao Hiri Gaztea Udal Gazteria Plana egiteko prozesuan lantzen ari diren lehen ideiak eta proposamenak alderatuko dira, eta parte hartzeko eta Udalarekin konektatzeko espazioen diseinuak ezartzeko balioko da.

Bilboko Udalak abian jarri du “Bilbo Hiri Gaztea” egiteko bigarren fasea, alegia, Udalak 2024ra arte izango duen Gazte Plana. Gazteriaren parte hartzea eta gazteekiko lankidetza izango dira ardatz nagusia Plana lantzeko, eta Eusko Jaurlaritzak ere lagunduko du. 2022ko lehen hiruhilekoan aurkeztuko da, Gazteriaren Europar Urtean, egin-eginean.

Bilboko Udalak entzute aktiboaren eta kontrastearen alorreko ekimen berri bat jarri du abian, «Bilbao Hiri Gaztea» Gazteen Udal Plana egiteko prozesuaren barruan. Gaurtik aurrera eta azaroaren 28ra arte, 6 gazte ibiliko dira urian zehar, jende gaztea bildu ohi den kale, plaza eta parkeetan. Haiekin hitz egin, eta uria hobetzeko dituzten proposamenak jasoko dituzte.