Barrutietako udaltegiak

Etxetik gertu, Barrutiko Udaltegian zenbait gestio eta izapide egin ditzakezu, Udalaren bulego nagusira jo behar izan barik: Errolda-agiria, helbide-aldaketa, diru-laguntzen eskaera edo auzoko hainbat ekintzatan izena ematea.

Honako hauek dira egin daitezken izapideak:

  • Erregistro Nagusia.
  • Biztanleen udal errolda: errolda bolanteen bidalketa. Altak, helbide aldaketak eta egoitza baimen iraunkorra ez duten erkidegotik kanpoko atzerrien errolda inskripzioen berrikuntza.
  • Hauteskunde erroldaren zerrenden erakusketa eta erreklamazioen harrera.
  • Errolda ziurtagiriak.
  • Udal garraio-txartelaren eskaera (Bilbotrans)
  • Minusbalidotasuna dutenentzako aparkaleku txartela.
  • Diru-laguntzen eskaera.
  • Hiri Partaidetzako Erakundeen Udal Erregistroaren izen-emateak.
  • Udal zentroetan antolatutako ikastaroen eta tailerren aurre izen-emateak eta matrikulazioak.
  • Udalak antolatutako haurrentzako eta gazteentzako programen aurre izen-emateak eta matrikulazioa.
  • “Bilbao” Udal Egunkariaren harpidetzak.
  • Iradokizunen eta erreklamazioen harrera.
  • Fakturen erregistroa.
  • “Pago a la Carta” zerbitzuaren informazioa eta eskaera bilketa.
  • Obrak, irekiera eta jarduera lizentzien eskaera.
  • Aldi baterako elikagai jardueren instalazio eskaera.
  • Ezkontza zibilen eskaera.
  • Auzoko baimen eskaera.

Gainera, batzar-gelak edo ekintza-aretoak erreserbatu daitezke elkarte gisa jarduera bat antolatzen baduzu.