Antzerki amateurreko talde bat baldin baduzu edo dantza-arloko nahiz antzerki-talde bateko kidea bazara, BILBAO ESZENA da zure lekua. Entsegu- eta batzar-gelak edukitzeaz gain, programa eta jardueren bitartez zure lanaren sustapena egin dezakezu, esate baterako, Barrutiko Udaltegietan emanaldiak eskaini ditzakezu.

Baliabide horiek erabiltzeko, izena eman eta taldeko fitxa bete behar duzu. Doan emango dizute BILBAO ESZENA zentroan bertan, Santutxun.

Ikastaroak

  • Antzerkiaren inguruko kontuetan sakondu eta hobeto ezagutzeko interesa dutenentzako urteroko ikastaroak.
  • Gai bakarreko ikastaroak, gehienez hiru hilabetez luzatzen diren ikastaro trinkoak. Helburua: teknika eta ezagutza eszenikoak hobetzean interesatutako artista amateurren edo erdi-profesionalen prestakuntza sustatzera zuzenduta daude.
  • Familia-ikastaroak hainbat adinetako jendearentzat eta familia bereko kideentzat. Ikastaro honen xedea antzerkiaren mundua aisia eta entretenimendu mota baten moduan hurbiltzea da.

Zerbitzuak

  • Entseguak egiteko doako lokalak. Gela bi BILBAO ESZENAn eta beste zazpi Barrutiko Udaltegietan: Otxarkoaga, San Frantzisko, Begoña, Deustu, Barrainkua, Arangoiti eta Zorrotza.
  • Arte eszenikoei buruzko dokumentazio-zentroa.
  • Langelak bilera-gelak ordenagailuarekin eta WIFI bidezko Interneterako konexioarekin.
  • Hainbat baliabide material zein tekniko Bilbon antzerkia garatzeko: argiteria, soinua, oihalak, proiektorea, pantaila, argazki- eta bideo-kamera, etab.
  • Laguntzak kidetutako taldeen emanaldien berri emateko kartelak eta fotokopiak egiteko.