
Boluntariotza gazteek gizartearen aldeko jardueretan parte hartzeko duten modu bat da, laguntzeko asmo soilarekin.
Arlo hauetan parte har dezakezu: osasuna, azpiegituren eraikuntza, hezkuntza, aisialdia, teknologia, kultura, gizarte-bazterketa, feminismoa, kirola, kolektiboei laguntzea, hala nola migratzaileak, adinekoak, gazteak, dibertsitate funtzionala dutenak bezalako kolektiboen sustapena…
Zer behar duzu? Astia, partekatzeko, ikasteko eta besteekin nahiz besteentzat lan egiteko gogoa eta, gehienetan, 18 urtetik gorakoa izatea.
Gizartearen, auzoaren edo Bilboren alde zerbait egiteko gogoa baduzu, boluntariotza da zure aukerarik onena!
ZEINTZUK ESKAINI AHAL DIZUTE LAGUNTZA BOLUNTARIO IZATEKO?

Bolunta
BOLUNTA Boluntariotza eta Gizartearen Parte-hartzea sustatzeko Bizkaiko Agentzia da.
Boluntatik bideratu ahal zaituzte…
… Boluntariotza zer den jakin nahi baduzu;
… Bizkaiko gizarte-erakundeak ezagutu nahi eta horietako baten batean lagundu nahi baduzu;
… Boluntario-lanean hasteko gehiago jakin, beste norbaitek horretara bideratzea edo horren inguruko laguntza
jaso behar baduzu;
Informazio gehiago hemen.

Unibertsitatea eta boluntarioa izatea
Bilboko Unibertsitate nagusiek lankidetza, berdintasuna, pentsamendu kritikoa, sormena eta gizarte-konpromisoa bezalako balioak sustatu nahi dituzte. Horretarako, elkartasunezko jarduerak egitea sustatzen dute. Parte hartu nahi duzu?
Informazio gehiago:

Boluntarioen jarduera sustatzeko udal programak
ELKARTEEI LAGUNTZEA
GAZTEEK PROPOSATUTAKO EDO BURUTZEKO EKIMENEI LAGUNTZEA
NON EGIN ZURE BOLUNTARIOTZA
CES ZIGILUA DUTEN ERAKUNDEAK
EKIMENAREN IZENA: KIRIBIL EUROPEAN OFFICE
EKIMEN MOTA: Aisiladia / Gizartea / Gizarte arloko esku-hartze eta ekintza / Herritarren parte-hartzea
NORTZUK ZARETE?: Kiribil Sarea.
¿CUÁNTOS/AS SOIS?: 4 pertsona.
EKIMENAREN AZALPEN LABURRA: KIRIBIL EUROPEAN OFFICE Europako programei gure sarean eskainitako arloa da eta haren bidez honako jarduera hauek burutzen ditugu:
EUROPARA BOLUNTARIOAK BIDALTZEA: Beharrezko ziurtagiria eta esperientzia ditugu, Europako Batasunaren beste herrialde batean boluntarioa izateko asmoa duten gazteei babesa, laguntza eta prestakuntza emateko eta ibilbide horretan beraien ondoan egoteko, Europako Elkartasun Kidegoaren finantzaketarekin.
EUROPAKO BOLUNTARIOEN HARRERA BIZKAIAN: Urtero Europako Batasunaren beste herrialde bateko lagun pare bat hartzen ohi ditugu ume eta gazteen heziketarako aisialdi-programetan, Europako Elkartasun Kidegoak finantzatuta.
TALDEAREN EDO ERAKUNDEAREN AZALPEN LABURRA: KIRIBIL SAREAk gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko tokiko gazte-erakundeak biltzen ditu eta gizartea eraldatzeko nahiz komunitatea indartzeko lan egiten dugu, gizarte eta hezkuntza arloko udal programen bidez.
Gure ekintza guztiak boluntarioek eta profesionalek osatutako diziplina askotariko taldeekin garatzen ditugu.
KIRIBIL EUROPEAN OFFICE gure sarearen barruan Europako programei eskainitako arloa da.
EKIMENA HONAKO HAUEI ZUZENDUTA DAGO: Gazteria
JARDUERA-EREMUA: Bizkaia / Nazioartekoa
ZENBATEAN BEHIN EGITEN DUZUE EKIMEN HAU?: -.
POSTA ELEKTRONIKOA: europa@kiribilsarea.org
TELEFONOA (WHATS APP): 688803535
WEBGUNEA: https://kiribileuropa.org/