Esanetan
BIG Bilbaok (Bilbao Ideien Gunea) helburu argia du: hiriak eskaintzen dituen ekintzailetzaren zerbitzuak metodologia berri eta baliabide gehiagorekin indartzea.
Gauzak horrela, ekintzailetzaren munduan murgildu nahi dutenen sarrera izango da BIG Bilbao. Izan ere, informazio puntu nagusi eta orientazio, koordinazio, ideia berritzaileen sorgune eta diru-laguntzak lortzeko txokoa izango da.
Nori dago zuzendua?
• Ekintzaile izateko grina duten pertsonak.
• Finkatze-bidean eta hazten ari diren enpresak.
• Ekintzailetza- eta berrikuntza-sistemako eragileak.
• Zerbitzuak hornitzen dituzten enpresak.
• Finantzatzaile pribatuak.
Gainera, BIG Bilbaok, Bilbao Ekintzak eramaten duena, arreta integrala eskaintzen du:
- Aholkularitza eta laguntza: Harrera, negozio ideien garapena, negozio planetan laguntza, jardueren lehenengo bi urtetan zehar laguntza, Udalaren beste sailekin koordinazioa, izapide telematikoa, Bizkaiko ekintzailetzaren baliabideen mapa…
- Networking: Kafesarean, ekintzailetza sarea, film & pitch, bisitak, jardunaldietan parte hartzea, Facebooken taldea…
- Gaitasunen garapena: Hasierako formakuntza, beste ekintzaileen esperientzia, tailer hezigarriak, gaitasunen garapen aitzindaria…
- Komunikazioa: Elevator video, enpresa berrien aurkezpena, gunean ikusiak izateko tokia, webgunean txokoa, webgune eta sare sozialetan post-a, newsletter…
- Finantziazioa: finantziazio erakundeekin hitzarmenak, finantziazio eragileen mapa, negozioak sortzeko laguntzen mapa, sari eta lehiaketen hedatzea…