Ekainaren 18an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:30era#BilbaoYouWeek lehiaketaren bosgarren edizioa egingo da, COVID-19 osasun-krisiagatik atzeratu behar izan zena. Kasu honetan, ateak itxita egingo da eta streaming bidez eskainiko da BilbaoGazte-ren Youtube-ko kanalean.

Alba Vidalek (Koala Rabioso) eta Iban Garciak aurkeztuko dute gala eta sarean dauden ikusleak animatuko dituzte sare sozialak erabil ditzaten, #BYW2020 hashtagaren bidez ekitaldira konektatzeko.

Jarraian egitaraua:

  • Natzuki Sel  eta Hurona Rolera bideojokoak, teknikak eta gai interesgarriak jorratuko dituzte.
  • Tigrillo-ren bakarrizketa.
  • Twin Melody taldeko kideei elkarrizketa eta haien jarraitzaileek aurrez bidalitako galderak
    helaraziko zaizkie.
  • Beatbox lagin bat Minimi bertoko artistaren eskutik.

Bilbao You Week Bilborock-en programazioarekin bat egiten duen ekimena da. Gazteek sortutako ekitaldien bidez, mundu analogikoa eta digitala lotzen dituzte, eta hirian sortzen ari diren ekintzak inplikatzen dituzte ere. Besteak beste, gai hauek jorratzen dituzte: youtuberrak, bloggerrak, gamerrak, markerrak, musikari digitalak…

BilborockLaben prozesu parte-hartzailearen ondoren sortutako ekimenetako bat. Jardunaldi hauen lehenengo edizioa 2016ko ekainaren 13 eta 14ean ospatu zen.

AURREKO URTEETAKO EDIZIOAK