
Musika talde bat baduzu eta entseatzeko tokirik ez baduzu, 6 areto dituzu Bilborock eraikinaren bigarren solairuan, erabat intsonorizatuta eta ekipatuta. Orduko 2,9 eurotik aurrera erreserba ditzakezu, astelehenetik larunbatera bitartean erabiltzeko.
Erreserba aurretik egin behar duzu, e-postaz, telefonoz edo bertara agertuta Erreserba, gutxienez ordu baterako eta gehienez 4 ordurako egin daiteke.
Erreserben kostua merkeago aterako zaizu abonatu-txartelarekin (0,60€) Bilborock-en eska dezakezu eta momentuan emango da. Hurrengo agiri hauek aurkeztu behar dira:
- NAN/AIZ-ren fotokopia
- Karnetaren neurriko argazkia
- Izena emateko orria, behar bezala beteta
- Taldekide bakoitzak bere abonu-txartela izango du.
Gelen espezifikazioak
Neurri ezberdineko 7 entsegu-areto daude:
- 3 pertsonentzako bi areto.
- 5 pertsonentzako bi areto.
- 6 pertsonentzako bi areto.
- 10 pertsonentzako areto bat.
Entsegu-gela guztiak intsonorizatuta daude eta honako ekipamendu hau dute:
ENTSEGUETARAKO ARETOEN EKIPAMENDUA ETA TALDEAK EKARRI BEHARREKO MATERIALA | |
Bateria | Dunbalaren pedal 1
22”ko dunbal 1 12“ eta 13”ko 2 tinbal ” 16”ko oinarriko tinbal 1 14”ko kaxa 1 3 plater burdineriarekin
Zela Taldeak makilak eta afinatzeko giltza ekarri beharko ditu. |
Baxua | AMPEG BA115HP anplifikadorea
Taldeak instrumentua eta instrumenturako kablea (jack-jack) ekarri beharko ditu. |
P.A. | ALTO ZMX112 bozgorailu-multzoa
ALTO TS115-A pantaila bi Taldeak mikrofonoa eta mikrofonorako kablea ekarri beharko ditu. |
BESTE BATZUK | Mikrofonoen hanka 1 edo 2
Hormako euskarri 1 edo 2 instrumenturako Arropa eskegitzeko kako 1 edo 2 Paperontzi bat Oholtza bateriarako 1,50 m x 1,80 m |
Gitarra | Taldeak instrumentua, instrumenturako kablea (jack-jack) eta anplifikadorea ekarri beharko ditu. |
Teklatua | Taldeak instrumentua, instrumenturako kablea eta anplifikadorea (ahal dela) ekarri beharko ditu. |
Erreprodukzio ekipoa DJ-entzako | Binilo:
CD-a:
|
Nahaste-mahaia DJ-entzako | PIONEER DJM 450 1 |
Musikariek gela erabiltzean jarri behar duten materiala:
- Tresnak eta anplifikadoreak (baxuarena izan ezik).
- Bateriarentzako makilak eta intonazio-giltza.
- Ahots-sistemarako mikrofonoak eta canon-canon motako kableak.
- Baxu-anplifikadorearentzako tresna, kablea eta beharrezkoa irizten den beste edozer.
Gitarra-anplifikadoreak gordetzeko kosturik gabeko zerbitzu bat dago ohiko erabiltzaileen eskura.
GITARREN ANPLIFIKADOREAK GORDETZEKO ZERBITZUA |
Gitarren anplifikadoreak baino ezin dira gorde |
Zerbitzu hau doakoa da talde abonatuentzat (1. mota eta 2. mota), espazioaren erabilgarritasunaren arabera |
Erabiltzaile bakoitzak anplifikadore bakarra gorde dezake. Behin gordeta, jabeak baino ezin izango du biltegitik atera; horretarako, Bilborock-eko abonatu-txartela erakutsi beharko du |
Anplifikadorearen jabeak beste erabiltzaile bati utzi nahi badio, idatziz jakinarazi beharko du. Horretarako, arduradunei inprimaki zehatza eskatuko diote eta alde biek sinatuko dute. |
Anplifikadoreak ez ba dira bi hilabetetan erabiltzen, Bilborock-ek atera egingo ditu, erreserbaren jabeari jakinarazi ondoren. |
Bilborock-ek ez du erantzukizunik izango anplifikadoreak kaltetzen badira, galdetzen badira edo osten badituzte. |
Tarifak
GARRANTZITSUA ERRESERBA DEUSEZTATUZ GERO ordaindutako zenbateko osoa itzuliko da, betiere deuseztapena erreserbaren egun berean egiten ez bada. Deuseztapena egun berean egiten bada, ordaindutakoa ez da itzuliko.
Baldintza tekniko gutxiko kontzertuak
Tipo | Orduak | Tarifa normala | Murriztutako tarifa(egun berean egindako erreserbetarako) |
---|---|---|---|
1. MOTA: Talde abonatuak Bilbon erroldatuak | 1h | 5,75€ | 2,90€ |
2h | 10,70€ | 5,40€ | |
3h | 13,15€ | 8,45€ | |
4h | 16,80€ | 10,85€ | |
2. MOTA: Talde abonatuak Bilbon erroldatu gabeak | 1h | 7,55€ | 3,80€ |
2h | 14,35€ | 7,20€ | |
3h | 16,75€ | 10,85€ | |
4h | 19,15€ | 14,55€ | |
3. MOTA: Abonatu gabeko taldeak | 1h | 8,10€ | 8,10€ |
2h | 15,00€ | 15,00€ | |
3h | 17,35€ | 17,35€ | |
4h | 19,65€ | 19,65€ |
Tarifa hauek eskudirutan ordainduko dira.
Entseguetarako aretoen erreserba
ENTSEGUETARAKO ARETOEN ERRESERBA |
Erreserbak egiteko : Telefonoa: 944151306 / Bilborock-era joanda / Helbide elektronikoa: bilborock@bilbao.eus. |
Bilborock-en erreserbak egiteko ordutegia: astelehenetik barikura: 11:00-14:00 eta 17:00-21:00. Zapatuetan: 17:00-21:00.
“Murriztutako tarifa”-ko erreserbak, egun berean egindakoak, alegia, Bilborock-en bertan egin daitezke goizez zein arrataldez, edo telefonoz 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik barikura. |
Erreserbak gutxienez egunean ordubeterako eta gehienez lau ordurako egingo dira |
Aretoen okupazioaren arabera ordainduko dira erreserbak. |
14tik 17 urtera bitarteko gazteek gurasoen baimena beharko dute. |
ENTSEGUETARAKO ARETOEN ERRESERBA |
Taldeek fitxa bat bete beharko dute datu hauekin: taldearen izena, kide bakoitzaren datuak eta jo ohi duen instrumentua. Kide bakoitzaren oraintsuko argazki bat eta NANaren fotokopia ere aurkeztu behar dira. |
Erroldatu gabeko abonatuek muga bat izango dute erreserbak egiteko. Hortaz, talde batek ezin izango ditu lau ordu baino gehiago erreserbatu barikuko 17:00etatik zapatuko 21:00ak bitartean, eta ezin izango ditu astero 12 ordu gainditu, gehiena hileko 48 ordu izanik. |
Erreserba bertan behera uzten bada, osorik itzuliko da ordaindutakoa,. Salbuespena izango da aretoa erabiltzeko egunean uzten bada bertan behera erreserba hori. Egun berean baliogabetuz gero, ez da itzuliko ordaindutako dirua. |
ERRESERBA ABONATU GABEKO TALDEENTZAT (3. MOTA) |
Aurreko egunean bakarrik egin ahal izango dituzte erreserbak |
Erreserba egitean, agiri ofizial baten bidez identifikatu beharko dute euren burua: NAN, AIZ, pasaportea, gidabaimena, eta abar. |
Ezin izango dituzte ekipoak gordetzeko zerbitzua erabili |
Erreserbak
Kaia Mesedeetako, 1. – 48003 BilbaoTelefonoa: 944 151 306
Fax-a: 944 155 919
Arauak
ERABILTZAILEENTZAKO ARAUAK |
Txartela pertsonala eta besterenezina da. |
Ezinbestekoa da erreserba egiteko eta abonatu gabeko erabiltzaileen kasuan (3. mota) lehen aipatutako dokumentu ofiziala da. Gainera, Bilborock-eko arduradunak edozein unetan eska dezake, taldea instalazioa erabiltzen ari den bitartean |
Entseguetarako aretoetan ezin da eskola partikularrik eman, jarduera erlijiosorik edo irabazi-asmoko jarduerarik egin. |
Guztiz DEBEKATUTA DAGO Bilborock eraikinaren barruan ERRETZEA, apirilaren 7ko 1/2016 LEGEA Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa, betetzeko. |
Bilborock-eko funtzionamendu-arauak errespetatu eta Bilborock-eko langileek emandako oharrak jarraitu behar dira |
Entseguetarako aretoetan, Bilborock-eko gainerako aretoetan eta instalazio guztietan dauden materialak eta ekipoak behar bezala mantendu behar dira. |
Entsegua hasi baino lehen, entseguetarako aretoko materiala behar den moduan dagoela ziurtatuko dute taldeek. Ez badaude ondo, ikusitako gorabeherak idatziz jasoko dituzte Bilborock-eko langileek emango dieten inprimakian. |
Entseguetarako aretoa erabiltzen duten bitartean gertatzen den edozein matxura edo gorabehera berehala jakinaraziko zaie Bilborock-eko langileei. |
Ekipoak erreserba bukatu baino 10 minutu lehenago kenduko dira, hurrengo taldeari aretoa egokitzeko lanak errazteko. |
ZEHAPENAK ENTSEGUETARAKO ARETOAK ERABILTZEKO BALDINTZAK EZ BETETZEAGAT |
Bilborock-ek entseguetarako utzitako aretoetako materiala edo edozein instalazio behar ez bezala erabiltzeagatik: Abonua kentzea, hilabete eta hiru hilabete bitartean, edo behin betiko baja ematea, gertakarien larritasuna edo errepikatzearen arabera. Gainera, eragindako kalteak ordaintzea eska daiteke. |
Instalazio bat erreserbarik gabe edo erreserbako ordutegia baino gehiago erabiltzen bada, :
abonatu txartela kenduko da, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zuzendaritzak zehaztuko duen denboran. |
Zentroko arduradunei eta gainerako erabiltzaileei errespetua galtzea.
Abonua kentzea, hiru hilabete eta sei hilabete bitartean, edo behin betiko baja ematea, gertakarien larritasuna edo errepikatzearen arabera.. |
Bilborock-eko lokalak eta zentroa erabiltzeko ezartzen diren funtzionamendu-arauak ez badira betetzen:
abonatu txartela kenduko da, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zuzendaritzak zehaztuko duen denboran. |
Zehapenak taldeko kide guztiei jarriko zaizkie. |
Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak gestioak egin ditzake arautegi honetako atalen bateko zigorra jasan duen pertsonei instalazioetara sartzen ez uzteko. |