Gaztea eta sortzailea bazara, BilbaoArte artea ekoizteko zentroa ezagutu behar duzu. Urtean behin, Fundazioak bekak antolatzen ditu proiektu artistikoak sustatzeko. Hautatuetako bat baldin bazara, artista egoiliarra bilakatuko zara eta zentroan espazioak eduki ditzakezu zure proposamenak lantzeko.

Gainera, grabatuetarako eta serigrafiarako tailerrak, irudi digitala, eskultura, edo argazkigintza, filmatzeko platoa, dokumentazio-gunea edo proiektuetarako gelak erabili ditzakezu. Eta hemengo nahiz nazioarteko artistekin harremanetan jarrita aberasteko aukera izango duzu.

Honako beka hauek Bilbao Arte Fundazioan eskatzen dira. Oinarriak webgunean argitaratuta daude eta deialdia datu-basean erroldatutako artista guztiei igortzen zaie.