Bilboko Udalak behar duten emakume guztiei arreta pertsonalizatua eta espezializatua emateko zerbitzua eskaintzen die.

Genero-indarkeria kasu bat salatu nahi duzu edo informazio eta laguntza gehiago behar duzu? Bilboko Udalak Bilboko emakume guztiei arreta pertsonalizatua eta espezializatua ematen dien zerbitzua dauka.

Elkarrizketa indibidual eta isilen bidez, eta bestelako arloekin elkarlanean, zerbitzu honek emakumeei dagozkien informazioa eta aholkularitza eskaintzen du honako gai hauek oinarri izanda: eskubideak eta baliabideak, asistentzia juridikoa eta psikologikoa, larrialdietarako giza-arreta, polizia-babesa eta arreta, etab.