Esanetan….

Uda Solidarioa bizi BizkaiaGarako ekimen solidarioekin

BizkaiaGarak interesa duten guztien eskura jartzen du hilabete hauetarako programatutako hainbat ekimen solidariori buruzko informazioa: Auzolandegiak; Turismo solidarioa; Boluntariotza Bizkaiko erakundeekin; Brigadak; Aisialdiko eta hezkuntza-denbora libreko jarduerak; eta Familia-harrerak.

Bizkaian Europako elkartasun-esperientzia bat bizi nahi duzu? Taldeko boluntariotza pertsona errefuxiatuekin Mañarikuako ostatuan (Derion)

Bi astez (ekainaren 22tik uztailaren 5era), Bizkaiko eta Europako beste herrialde batzuetako gazte talde batek jarduera hezitzaileak, sortzaileak, kirol-jarduerak eta bizikidetzarako jarduerak dinamizatuko ditu pertsona errefuxiatuekin. Ikasteko, partekatzeko, beste kultura batzuk ezagutzeko eta komunitatea elkartasunetik eraikitzeko esperientzia praktikoa.

“Servitor” proiektuak, “Green Sormena” deialdian hautatuak, ekainaren 3ra arte erakutsiko du txakurtegian proiektuaren emaitza

"Green Sormena-Artea eta teknologia" deialdian hautatutako Servitor proiektuaren erakusketari ateak ireki dizkio Bilboko Udalak. Proiektu horretan lanean aritu dira azken bi hilabeteetan Fer Moraga, Sara Vega eta Mery Campos artistak, Estudio Gheada enpresaren aholkularitzapean. Erakusketa maiatzaren 29tik ekainaren 3ra arte bisitatu ahal izango da (igandean izan ezik, hilaren 31n), La Perrerako Konekta gelan (Sabino Arana 50), 18:00etatik 20:30era, eta sarrera librea izango da.