Epaimahaia – 30. edizioa
POP ROCK
Pablo Cabeza
70.eko hamarkadaren amaiera aldean hasi zuen musika eta fotoperiodismo arloko kazetari adituaren ibilbidea. Harrezkero Bilboko Radio Juventud eta Radio Euskadi irratietan kolaboratu du, Alguien te está escuchando irratsaioan.
Muskaria aldizkaria sortu zenetik idatzi ditu bertan artikuluak eta lehen orriak. Bilboko Guía del Ocio gidaren lehenengo zenbakietako kultura ataleko eta Egin egunkariko Bat Bi Hiru musika ataleko koordinatzailea. La Otxoaren emankizunetarako gidoiak egiten ere hartu du parte.
Gaur egun, Gara aldizkariko kolaboratzaile musikal aditua da, baita zenbait musika-aldizkari, fanzine eta sustapen-orritakoa ere. Dokumentalista-lanak ere egiten ditu.
Jorge Díaz
Blogaria (www.hipersonica.com , besteak beste) eta berak duen sormeneko estudioan freelance. Gaur egun Bilboko Aste Nagusian bertako pop-rockaren erakusketaren programatzailea ere bada. Banda berrientzat Bilbao Gauak antolatutako maketen lehiaketaren epaimahaikide aritu zen.
Efervescente Records disko-etxeko kidea eta Facebookeko “Yo Fui a EGB” (http://www.yofuiaegb.com), fanpage orriaren sortzailea ere bai. Azken hau Estatu mailan blogik garrantzitsuenen lehiaketa bitan saritua.
Bikendi Cadelo
Bikendi Bilboko gazte kultur-kudeatzailea da, musikaren barruan underground kutsu handieneko adarretako bat sustatzeko eta bultzatzeko lanetan espezializatua. Manchester edo Aarhus (Danimarka) bezalako hirietan zehar zenbait proiektu artistikotan 5 urte eman ondoren, jaioterrira itzuli zen berriro ere, Bilbo Hiria lehiaketan hirugarrenez parte hartzeko, iraganean haren epaimahaikide eta babeslea izan ondoren.
“Keep an open mind” webgunearen zuzendaria izan da 2009an sortu zuenetik. Gainera, musika arloko proiektuei dagokienez, Estatuaren lurraldearen barruko kontzertuak eta birak antolatzen ditu. Nerabezaroa gitarra eskuan zeukala eman zuen eta Bilborockeko agertokia Rise to Fall bezalako musika-taldeekin partekatu zuen, Bilbo Hiria lehiaketaren 21. edizioko kontzertuan.
Ana Pérez López
1993ko abuztuan jaio zen eta “EDUCADOS”; Bilboko musika-taldearen abeslari eta teklista 6 urtez izan zen. 2010eko urrian, Educados taldea eratu zuten. 2013an, “Ya estamos…” izeneko lehenengo EP diskoa grabatu zuten eta urte berean Bilbo Hiria Lehiaketaren XXV. edizioan parte hartu zuten, lau sari irabazita, besteak beste, Arrakasta handiko musika-talde gaztearena eta Bizkaiko musika-talde onenarena.
2014ko udan hasi ziren “Edukaos” izeneko bigarren diskoa grabatzen. Urte berean, Bilboko autobus turistikoan jo zuten, Bilbo Hiria Lehiaketaren sustapena egiteko. “Edukaos” lanarekin, Mondosonoro aldizkariaren zerrendetan sartu ziren 2015eko ekaineko 10 disko onenetakotzat jota. 2015eko amaieran eta 2016ko hasieran egin zuten Espainiako Erresuman zeharreko lehenengo bira. 2016ko urtarrilean "Fase REm" izeneko abestiaren lehenengo bideoklip ofiziala atera zuten. Hain zuzen, lan hura geroago lehiaketarako hautatua izan zen Caostica ikus-entzunezkoei buruzko nazioarteko jaialdian.
2016ko maiatzean Villa de Madrid lehiaketan bigarren sailkatu ziren eta Szigeteko (Budapest) Jaialdia irabazi zuten abuztuan.
Nerea Alberdi
Nerea Alberdi biolin-jotzaile, konpositore, orkestratzaile eta moldatzailea da. Musika-ikasketak egin zituen biolinean espezializatuta eta, haren ondoren, beka bat eman zioten zinema, bideojoko eta telebistarako musika-konposizioa Berklee College of Music ikastetxean ikasteko.
Konpositore gisa, batik bat, irudirako musikaren eremuan lan egiten du. Lucio Godoy konpositore ospetsuaren laguntzailea izan da eta bere kabuz lan egin du zineman, telebistan, arte eszenikoetan, publizitatean eta estudioko moldaketetan. Oraintsu egindako lanen artean (2017-2018 aldiaren amaieran), Velvet Colección telesaila, Cuando Dejes de Quererme film luzea, Guggenheim Museoarentzako Winter film ertaina, Jalpa 3Dko Mapping-eko ikuskizuna, Ane Guria rapzalearen oskestrako moldaketa berriak eta hainbat film labur ditugu.
Biolin-jotzaile gisa, musika modernoaren eremuan ibili da. Musikari eta musika-talde ugarirekin elkarlanean aritzeaz gain, zenbait taldetako kidea izan da. Besteak beste, Alann-Bique folk taldearekin Estatu barruko birak egin ditu eta El Cachivache tango-taldearekin nahiz Iker Gomez Dantza-taldearekin nazioartean ibili da. Gainera, The Travelling Brothers Big Band, Zenttric rock-taldearekin edo Vitoria-Gasteizko Orkestra sinfonikoarekin, besteak beste, egin ditu kolaborazioak. Gaur egun, Dr.Maha’s Miracle Tonic swing-taldearen kidea da, “Bank Robbers” bigarren diskoa aurkezten dabil Estatu barruko biran. Horrez gain, The Gospel Six ahots-seikotea eta Petit Cinema proiektua osatzen ditu eta Josu Bergara kantautorearekin, Rubiarekin eta jazzeko hainbat talderekin sarritan dabil elkarlanean.
Epaimahaia – 30. edizioa
METAL
Cesar Pérez
Bilbao Hiria lehiaketako epaimahaikide bigarren edizioan hasita. Behinolako Alternatiba kontzertu-agentziako kolaboratzailea izan zen. 30 urtetik gora daramatza lanean irratietako musika-saioetan, Uribarriko Ortzadar irratian eta Tas-Tas Irrati Librean, hain zuzen. Gainera, tarteka kontzertuak antolatzen hartzen du parte.
Sophie Laporte
Sophie, Neska goitizenez ere ezagutzen dena, AFTER LIFE Death Metal soinua egiten duen Bilboko musika-taldearen gaur egungo abeslaria da. UNBREATH Death Metal Melodikoa egiten duen musika-taldearen abeslaria izan zen Bilbo Hiria lehiaketaren hirugarren finalista geratu zenean -XXV. edizioan- eta edizio hartako FNACen, Stereozonaren eta Aste Nagusiaren sari bereziak jaso zituen.
Bere jaioterrian, Frantziako Errepublikan, Metal soinuko ehundaka kontzertu antolatu ditu 16 urte zituenetik eta FRENCHMETAL webzinearentzako erreportari-lanetan ibili da.
NeskÄ izeneko proiektu pertsonalaren barruan (Ikusentzunezkoak, Artea eta Musika), Sophie nazioarteko Rock eta Metal musika-taldeekin etengabe elkarlanean aritu da abeslari gisa. Azkenik, taldeentzako zerbitzuak eskaintzen ditu: ikusentzunezko arloan (bideoklipak, doinuen hitzen bideoak, etab.) eta Artwork-etan (marrazkiak, koadroak, etab.)
Sergio Martínez
Meatzaldeko kazetaria, 2016tik “Rockbidea” irrati-saioa zuzentzen eta koaurkezten du, rocka eta metala jorratzen duten latinoamerikar eta euskal taldetan berezitua, bizkaitarrak batez ere, Candela Radio Bilbaon. Halaber, ohiko kolaboratzailea da generoari dagokionez herri honetan urtetsuetariko eta ezagunetarikoaden Zopinpa Irratiko “La Mirada Negra” irrati-programan 2015etik. Aurretik Rock Encounter bloga sortu zuen, zeinaren bidezlehenbizikoz zuzeneko harremanetan jarrizen bizkaitarrock-metal egoeran sartuta zeuden eragile guztiekin. Honetaz gain, Kazetarien Euskal Elkargoko zein Euskal Kazetarien Elkarteko zuzendaritzabatzordeen kidea da.
Epaimahaia – 30. edizioa
URBAN
Borja Serra
Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasketak amaitu baino lehenenagotik orain arte garatu dituen proiektu eta lan guztien %90a musikaren inguruan izan dira. Bost urtetan baino gehiagotan, hainbat jardueratan ibili da: komunikazio-arduraduna (Rock Star aretoa, Radiation Tours…); noizbehinka ekitaldien programatzailea ekitaldi eta aretoetan (Rocket Club, Electropical jaialdia, Winona Forever Parties..), produktorea eta remixer lanak… Musikari lotutako lan-zerrenda amaierabakoa dauka, baina Dj gisa egindako zereginak nabarmentzen dira horien artean. Izan ere, 40 urterekin bizitzaren erdia diskoen artean eman duela esateko moduan dago. Mimoloco goitizena erabili du gehienetan eta erreferentziazko izenetakoa da azken hamarkadetako Euskadiko musika elektroniko underground-aren eszenan. 2017ko maiatzetik Mazmorra musika-taldearen kidea da. Talde horrek argitaratu berria dauka “Todo lo que arde” izeneko EP diskoa. Lan horrekin emanaldiak eskaini dituzte dagoeneko Kafe Antzokia
edo Dabadaba bezalako aretoetan eta maiatzaren 2a kaleko Merkatuko jaiaren edo 2017ko Caostica jaialdiaren barruko Artxandako amaiera-jaiaren moduko ekitaldi garrantzitsuetan.
Lorea Argarate
Lorea Argarate Zubia, 1990.urtean Bilbon jaioa. Txikitatik musika munduan egon dena, bai kontserbatorio munduan (klarinetea joz), bai banda eta orkestra artean (bere lehen soldatak irabaziz) eta azkenik lagunekin formazio desberdinak izanik (bai musika taldeetan eta baita Dj gisa). Musikaren gestioa eginez ikasi du eta horretan datza gaur egun, datozeneri bidea erreztu nahian, beti ere ekintzailetza, sormena eta berrikuntza eskutik helduz.
Txufo Wilson
Txufo Wilsonek musika-tresna ugari jotzen ditu eta artista elektronikoa da. Bilbon bizi da. Empty Files izeneko proiektuaren sortzailea da eta bere lana beti egon da ikus-kontzeptuei estu-estu lotuta.
Estetika post-industrialen eraginpean, elementu organikoak prozesu digital eta analogikoekin uztartzen ditu, soinuzko testurak eta zinematografiazko giroak sortze aldera. Bilbo Hiria Lehiaketaren XXIV. edizioan parte hartu zuen eta haren azken edizio bietako epaimahaikide gazteetako bat izan da.