Epaimahaia – 30. edizioa

 

Epaimahaia – 30. edizioa

POP ROCK

Pablo Cabeza

70.eko hamarkadaren amaiera aldean hasi zuen musika eta fotoperiodismo arloko kazetari adituaren ibilbidea. Harrezkero Bilboko Radio Juventud eta Radio Euskadi irratietan kolaboratu du, Alguien te está escuchando irratsaioan.
Muskaria aldizkaria sortu zenetik idatzi ditu bertan artikuluak eta lehen orriak. Bilboko Guía del Ocio gidaren lehenengo zenbakietako kultura ataleko eta Egin egunkariko Bat Bi Hiru musika ataleko koordinatzailea. La Otxoaren emankizunetarako gidoiak egiten ere hartu du parte.

Gaur egun, Gara aldizkariko kolaboratzaile musikal aditua da, baita zenbait musika-aldizkari, fanzine eta sustapen-orritakoa ere. Dokumentalista-lanak ere egiten ditu.

Jorge Díaz

Blogaria (www.hipersonica.com , besteak beste) eta berak duen sormeneko estudioan freelance. Gaur egun Bilboko Aste Nagusian bertako pop-rockaren erakusketaren programatzailea ere bada. Banda berrientzat Bilbao Gauak antolatutako maketen lehiaketaren epaimahaikide aritu zen.

Efervescente Records disko-etxeko kidea eta Facebookeko “Yo Fui a EGB” (http://www.yofuiaegb.com), fanpage orriaren sortzailea ere bai. Azken hau Estatu mailan blogik garrantzitsuenen lehiaketa bitan saritua.

Bikendi Cadelo

Bikendi Bilboko gazte kultur-kudeatzailea da, musikaren barruan underground kutsu handieneko adarretako bat sustatzeko eta bultzatzeko lanetan espezializatua. Manchester edo Aarhus (Danimarka) bezalako hirietan zehar zenbait proiektu artistikotan 5 urte eman ondoren, jaioterrira itzuli zen berriro ere, Bilbo Hiria lehiaketan hirugarrenez parte hartzeko, iraganean haren epaimahaikide eta babeslea izan ondoren.

“Keep an open mind” webgunearen zuzendaria izan da 2009an sortu zuenetik. Gainera, musika arloko proiektuei dagokienez, Estatuaren lurraldearen barruko kontzertuak eta birak antolatzen ditu. Nerabezaroa gitarra eskuan zeukala eman zuen eta Bilborockeko agertokia Rise to Fall bezalako musika-taldeekin partekatu zuen, Bilbo Hiria lehiaketaren 21. edizioko kontzertuan.

Ana Pérez López

Abeslari eta musikaria. Sei urte eman zituen EDUCADOS musika-taldean, Bilbo Hiria lehiaketaren XXV. edizioan parte hartu zuena eta Letamina, Aste Nagusia, Gazte Talde Berria eta Bizkaiko Talde Onena kategorietan saridun suertatu zen.

Nerea Alberdi

Nerea Alberdi biolin-jotzaile, konpositore, orkestratzaile eta moldatzailea da. Musika-ikasketak egin zituen biolinean espezializatuta eta, haren ondoren, beka bat eman zioten zinema, bideojoko eta telebistarako musika-konposizioa Berklee College of Music ikastetxean ikasteko.

Konpositore gisa, batik bat, irudirako musikaren eremuan lan egiten du. Lucio Godoy konpositore ospetsuaren laguntzailea izan da eta bere kabuz lan egin du zineman, telebistan, arte eszenikoetan, publizitatean eta estudioko moldaketetan. Oraintsu egindako lanen artean (2017-2018 aldiaren amaieran), Velvet Colección telesaila, Cuando Dejes de Quererme film luzea, Guggenheim Museoarentzako Winter film ertaina, Jalpa 3Dko Mapping-eko ikuskizuna, Ane Guria rapzalearen oskestrako moldaketa berriak eta hainbat film labur ditugu.
Biolin-jotzaile gisa, musika modernoaren eremuan ibili da. Musikari eta musika-talde ugarirekin elkarlanean aritzeaz gain, zenbait taldetako kidea izan da. Besteak beste, Alann-Bique folk taldearekin Estatu barruko birak egin ditu eta El Cachivache tango-taldearekin nahiz Iker Gomez Dantza-taldearekin nazioartean ibili da. Gainera, The Travelling Brothers Big Band, Zenttric rock-taldearekin edo Vitoria-Gasteizko Orkestra sinfonikoarekin, besteak beste, egin ditu kolaborazioak. Gaur egun, Dr.Maha’s Miracle Tonic swing-taldearen kidea da, “Bank Robbers” bigarren diskoa aurkezten dabil Estatu barruko biran. Horrez gain, The Gospel Six ahots-seikotea eta Petit Cinema proiektua osatzen ditu eta Josu Bergara kantautorearekin, Rubiarekin eta jazzeko hainbat talderekin sarritan dabil elkarlanean.

Epaimahaia – 30. edizioa

METAL

Cesar Pérez

Bilbao Hiria lehiaketako epaimahaikide bigarren edizioan hasita. Behinolako Alternatiba kontzertu-agentziako kolaboratzailea izan zen. 30 urtetik gora daramatza lanean irratietako musika-saioetan, Uribarriko Ortzadar irratian eta Tas-Tas Irrati Librean, hain zuzen. Gainera, tarteka kontzertuak antolatzen hartzen du parte.

Sophie Laporte

Sophie, Neska goitizenez ere ezagutzen dena, AFTER LIFE Death Metal soinua egiten duen Bilboko musika-taldearen gaur egungo abeslaria da. UNBREATH Death Metal Melodikoa egiten duen musika-taldearen abeslaria izan zen Bilbo Hiria lehiaketaren hirugarren finalista geratu zenean -XXV. edizioan- eta edizio hartako FNACen, Stereozonaren eta Aste Nagusiaren sari bereziak jaso zituen.
Bere jaioterrian, Frantziako Errepublikan, Metal soinuko ehundaka kontzertu antolatu ditu 16 urte zituenetik eta FRENCHMETAL webzinearentzako erreportari-lanetan ibili da.

NeskÄ izeneko proiektu pertsonalaren barruan (Ikusentzunezkoak, Artea eta Musika), Sophie nazioarteko Rock eta Metal musika-taldeekin etengabe elkarlanean aritu da abeslari gisa. Azkenik, taldeentzako zerbitzuak eskaintzen ditu: ikusentzunezko arloan (bideoklipak, doinuen hitzen bideoak, etab.) eta Artwork-etan (marrazkiak, koadroak, etab.)

Epaimahaia – 30. edizioa

URBAN

Borja Serra

“Mimoloco” izengoitiz ezaguna, ibilbide luzea du DJ bezala. Aipagarria da azken 6 denboraldietan egoiliarra izana Bilboko Fever Clubean eta Bullit Clubean, baita beste musika local batzuetan ere, hala nola Donostiako Etxekalte Danz Clubean edo Be Bopen.

We are Standard, Olimpic, Yogurinha Borova eta Zapatotipobota bezalako taldeetako ekoizlea eta remixerra ere bada. Lehenengo aipatutako taldearen bigarren diskoan ere hartu du parte.

Lorea Argarate

Lorea Argarate Zubia, 1990.urtean Bilbon jaioa. Txikitatik musika munduan egon dena, bai kontserbatorio munduan (klarinetea joz), bai banda eta orkestra artean (bere lehen soldatak irabaziz) eta azkenik lagunekin formazio desberdinak izanik (bai musika taldeetan eta baita Dj gisa). Musikaren gestioa eginez ikasi du eta horretan datza gaur egun, datozeneri bidea erreztu nahian, beti ere ekintzailetza, sormena eta berrikuntza eskutik helduz.

Txufo Wilson

Musikaria. Lehiaketaren XXIV. edizioan parte hartu zuen Empty Files taldearekin (musika elektronikoa).