Urban Kategoria – Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketa 2019

611

ADRIANA TERRÉN (Madrid)

Adriana Terrén Zaragozako bakarlari bat da, 22 urtekoa; gaur egun, Madrilen bizi da. Bere
lehen LPa grabatu du, “Piel”, 8 kantarekin, guztiak ere urban taxukoak, bere bizitza labur
baina mamitsuan han eta hemen bildutako eraginak dauzkatela. Kontraltua da, orobat,
Gospel Factory musika-muntaian.

182

COLECTIVO SHUMARELI (Guadalajara)

Shumareli kolektiboa rap-fussion talde bat da, Guadalajarakoa, eta Fran Shumareli (hitzen egilea eta bokalista), Pablo Hernandez (gitarra-jolea), Felix Alonso (baxu-jolea), Mari Sanjuan (bateria-jotzailea) musikariek osatzen dute. 2016aren amaieran sortu zen taldea. Aurrera egin zuen blues, jazz, funky eta raparen bidez, eta, arian-arian, estilo oso berea landu dute, oso osagai desberdinez osatua.

54

JAZZWOMAN (Valencia)

Une honetako artista bat, kuraiaduna. Kantetako hitzetan, emakumeari bere lekua bihurtu nahi diote, matxismoaren kontra jo eta erritmoaz gozatu. Machete en Boca uzteko erabakia hartu ostean, valentziar Jazzwoman honek bakarka jarraitzen du Periferia Norte kolektiboko kide gisa. Melomanoa da musikan, eta, bere azken lanean, “Bagheera”, bere kantutegi zabala erakusten digu.

576

KENNA I (Bizkaia)

Naiara Alkaraz, getxotar kantaria, 23 urtekoa, “girotxoan” Kenna I deitzen diotena; bere
bizitzan beti izan da presente musika, ume-umea zenetik. Baina duela 4 urte, guztia aldatu zen, lehen aldiz sartu zelarik T4 estudioetan, Urdulizen. Harrezkero, urban musikari eman zaio bete-betean (Rap, Soul, RnB, Trap, Afrobeat,…).

372

NATTONOOTO (Bizkaia)

Nattonooto proiektuaren jatorria, beraz, Roman Ljubimov-en saiakuntza batzuk dira
(Roman Random), baxuarekin egindako inprobisazio elektronikozko tekniken bidezkoak.
Royal Canal eta beste rock talde batzuetan baxu-jotzailea zela, erabaki zuen iritsia zela
unea musika-tresna horren ikuspegi berri eta landuago bat emateko, bere soinu propioa
sortzeko epea hartuta.

585

STR (SPECIAL TRAP RESIDENCE) (Bizkaia)

Special Trap Residence Donostiako Amara auzoan sortu zen, 2018ko udan, baina sustraiak Barakaldon, Gernikan eta Barañainen ditu. Bere rap-a ez da oso ohikoa, eta, izan ere, darabiltzan soinu, berba eta ideiak oso urruti daude horren boladan dagoen musika-estilo horretan ohikoak diren kanonetatik. Areago, taldea osatzen duten kideen nortasunak ere, berenez, genero horretan behin eta berrizkoak diren rol batzuen parodia dira.

517

TESA (Valencia)

Tesa, bestalde, Alfussafes-eko rap-kantagile bat da (Alfussafes, Valentzia). Beren rap-a
alaia eta engaiatua da, eta hiru zutabetan bermatzen da: tokiko kultura (hizkuntza,
laborantza giroa, sustraiak), feminismoa eta jaia. Erritmoez den bezainbatean, rap-a eta
beste estilo askotariko batzuk nahasten ditu, hala nola saltsa eta technoa, eta
reggaetonarekin ere ausartzen dira.

223

TONGO (Madrid)

Tongo musika-talde gazte bat da, madrildarra, 8 kide dituena; bira egiten ari dira orain,
“Que revienten” beren lehenbiziko LParekin. Taldeak, “Latin” musikaren sustraiekin eta
rock, jazz edo flamenko estiloen fusioarekin, musika freskoa sortzen du, mutiria,
dantzatzekoa eta ñabardurez betea, inork ere ezin izaten diolarik eutsi aldakei eragin
gabe.