2017ko apirilaren 3tik irailaren 29rarte ikaslearen, irakaslearen, GO-25 eta aterpetxeko kidearen nazioarteko txartelak astelehenetik ostirera Aznar eraikineko beheko solairuan (Venezuela pl. 2) tramitatuko dira.10:00etatik 13:00etara. Urritik aurrera, Aznar eraikineko 4. Solairuan, Gazteria eta Kirol Sailean, tramitatuko dira

Online ere eskatu ditzakezu eta etxean nahiz Gazte Informazio Bulegoetako edozeinetan jasotzeko aukera duzu.

Gaztetxartela online eskatzen da Eusko Jaurlaritzan

Baina, ezagutzen dituzu haren abantaila guztiak?

  • Nazioarteko Ikasle-txartela, ISIC (International Student Identity Card): munduko edozein herrialdetan erabil daiteke; baldintza bakarra lanaldi osoko ikaslea izatea.
  • Nazioarteko Irakasle-txartela, ITIC (International Teacher Identity Card): irakasleentzako da, mundu osoan onartzen da eta deskontuak eta abantailak eskaintzen dizkizu, besteak beste, ostatu hartzeko, garraiorako, museotarako, kultur zentro eta antzerkietarako.
  • Nazioarteko Go-25 txartela, IYTC (International Youth Travel Card): 26 urte azpikoentzat. Txartel horrekin milaka deskontu eta abantailez goza dezakezu mundu osoan.
  • Nazioarteko Aterpekide-txartela: mundu osoko aterpeetarako aukera ematen du
  • Gazte-txartelak abantaila piloa eskaintzen dizu Europako 38 herrialdetan eta beste erkidegoetan. Mundu osoan bidaiatzeko eta ohiko etxebizitzako 30 kilometrotik aurrera laguntza-asegurua du, doan. EuropeanYouthCardAssociation-en (EYCA) kide da.