Osasun eta Kontsumo Sailaren helburuetako bat adikzioen prebentzio komunitarioa da. Eredu horri jarraituz, nerabe eta gazteekin lan egiten duten gizarte-eragileek prestatu nahi dira drogen eta bestelako mendekotasun arloetan esku-hartzeak egiteko: gurasoak, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzetan lan egin eta egoera ahulean daudenekin harremanean dauden teknikariak, euren jarduna gazteen espazioetan garatzen duten bitartekariak, etab.

Prestakuntza ikastaro batzuk jarriko dira horretarako, eta gizarte-bitartekarien beharrizanetara egokitutakoak izango dira:

  • Ikastaro bat, bederen, jolas patologikoari buruzkoa izango da gazteen bitartekariekin egiteko (adingabeen egoitzetako hezitzaileak, udal gaztegunetakoak, espezializatutako elkarteak…).
  • Zehazteko dauden beste batzuk.

Irakasleen eta gurasoen prestakuntza Heziketa-programan jasotzen da.

Helburuak

  • Plataforma bat bultzatzea eszena garaikideko artista gazteen eta bertako konpainien produkzioak laguntzeko eta erakusteko.
  • Tokiko, nazioko eta nazioarteko eszena garaikidearen erakusleiho izatea.
  • Jendea arte eszeniko garaikidera hurbilarazi eta ohitzea.
  • Profesionalen topaketarako, elkarren artean hausnartzeko eta egungo eszenari buruz eztabaidatzeko espazio bat eskaintzea.

Populazio hartzailea

Nerabe eta gazteak dira programaren azken jasotzaileak, jarduerak jomuga den kolektiboarekin harremanetan dira gizarte-eragileekin garatzen diren arren.

Epea

2017

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Gazteria eta Kirol Saila
  • Ekintza Soziala Saila

Harremanetarako

drogodep@bilbao.eus

944204453

2017an, “Joko patologikoa gazte eta nerabeen artean” izenburuko ikastaroaren helburu orokorra arriskuan dauden nerabeekin lan egiten duten hezitzaileak trebatzea izan da, haien eginkizunetik, joko arazotsuari lotutako egoeretan esku hartu ahal izateko. Helburu horrekin, 2016-2017 ikastaroan, 5 orduko iraupenarekin, sarrerako ikastaroak antolatu dira, hurrengo edukiekin:

Jokoaren berezko ezaugarriak gaztaroan eta nerabezaroan (luzapena, joko-motak, jokatzeko eremuak, itxaropenak eta arriskuak).
Joko patologikorako joera aurrez prestatzen duten faktoreak eta horren kontra babesten dutenak.
Noiz bihurtzen da jokoa arazo? Joko patologikoaren adierazleak.
Arriskuan dauden adingabeko joko-zaleekin hezitzaile gisa esku hartzea.

Ikastaroak Ana Isabel Estevez andereak eskaini ditu. Deustuko Unibertsitateko Psikologian doktorea, ikerlaria eta irakaslea da, substantzia bako adikzioetan espezialista eta, zehatz-mehatz, ludopatietan.