Basque Utral Trail Bilbo-Gasteiz mendiko lasterketa bat da, Basque Utral Trail Series Zirkuituko (BUTS) lau probetako lehenengoa.

Probak 110 km ditu eta muturreko baldintzetan egiten da, 26 ordu baino gutxiagoan egin behar da eta negua, hotza, bakardadea, distantzia luzea eta 10.500 metroko malda metatua ditu gainditzeko oztopo nagusiak. Tartean Ganekogorta eta Gorbeiarako igoerak ditu.

Basque Ultra Trail egin bitartean Bilbok Mendiko Hiria hartuko du, hots, mendiko lasterketei lotutako azoka txiki bat, hitzaldiekin, slacklineko erakustaldiekin eta beste hainbat jarduerekin.

Populazio hartzailea

  • Herritarrak
  • Estatuko eta nazioarteko parte-hartzaileak
  • Estatuko eta nazioarteko bisitariak

Epea

Otsaila

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Segurtasunaren, Babes Zibilaren eta Espazio Publikoaren Sailak
  • Ekitaldia sustatu eta babesten duten enpresak
  • Erakundeen laguntza: Eusko Jaurlaritza, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiak, Gasteizko eta Bilboko udalak

Harremanetarako

informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus

Basque Utral Trail Bilbao-Gasteiz Basque Ultra Trail Series zirkuitua osatzen duten mendiko 4 lasterketen artean dago. Zirkuitu honek Euskadiko hiru hiriburuak zein nafarra lotzen ditu menditik doazen ibilbideen bidez. Proba bakoitzak 110-140 km bitarteko luzera dauka. 2017ko edizioan guztira 1.500 lagunek parte hartu dute.