Mondragon Unibertsitatea erakunde gaztea da, 1997an sortutakoa. Hezkuntza alorrean ibilbide luzea egindako eta eremu horretan esperientzia zabala izandako hiru kooperatiba-sozietatek sustatu zuten.
Kooperatiba izaera du eta unibertsitate ikasketa proiektu propio bat eskaintzen du, ezaugarri jakin batzuekin: berrikuntza; enpresa-ehunarekiko hurbiltasuna; metodologien praktikotasuna irakaskuntza-ikasketa prozesuan; eta hezkuntzaren berrikuntzan, ikerketan eta transferentzian erakusten duen aitzindaritza.
BILBOKO EGOITZA (BBF): BILBAO BERRIKUNTZA FAKTORIA
Egoitza honetan ekintzailetzari eta berrikuntzari lotutako eskaintza agertzen da. Gainera, LEINN Gradua (Ekintzailetzarako Lidergoari eta Berrikuntzari buruzko Gradua) eta aipatutako arloei lotutako beste master batzuk irakasten dira.
IKASKETAK
4 fakultate eta 9 kokagune ditu guztira, Euskal Herriko udalerrietan eta Madril, Bartzelona, Valentzia, Queretaro (Mexiko), Xangai (Txina), Seul (Korea) eta Maastrichteko (Herbehereak) laborategietan banatuta. Bertan, Enpresa Zientziak, Ekintzailetza, Giza eta Hezkuntza Zientziak, Ingeniaritza eta Gastronomia Zientzien ikasketak eskaintzen dira.
SARTZEKO BALDINTZAK ETA MATRIKULA
Unibertsitate honetan sartzeko egin beharreko izapideak ikusteko, irakurri mesedez esteka hau:
Onarpenak
UNIBERTSITATEKO BEKAK ETA LAGUNTZAK
Laguntza ekonomikoei buruz informazio gehiago nahi izanez gero:
Prezioak, bekak eta dirulaguntzak
NAZIOARTEKO IKASLEAREN ESKULIBURUA
Prestakuntza jasotzera datozen beste herrialdeetako gazteentzat interesgarria da hau:
Nazioarteko ikaslearen gida
ELKARTRUKEKO IKASLEEN ESKULIBURUA
Horrez gain, elkartrukeko ikasleek informazio osoa dute hemen eskura:
Elkartrukeko ikasleak