DigiPen Bilbo da bideo-jokoei buruzko unibertsitate graduko prestakuntzan munduan aitzindaria den amerikar unibertsitateak Europan duen campusa.

DigiPenek 25 urte baino gehiago daramatza bideo-jokoen industriara eta beste produkzio-sektore batzuetara (aeronautika, automozioa, itsasoko industria, zinema, efektu bereziak…) zuzendutako profesionalen prestakuntzan. Hezkuntza-eredu nagusiki praktikoa erabiltzen du horretarako, eta ikasleek kalitate profesionaleko bideo-joko eta animazioak sortzen dituzte zerotik hasita.

DigiPeneko ikasleek munduko beste edozein unibertsitatetakoek baino sari eta aitortza gehiago jaso dituzte IGFn (Independent Games Festival).

Princeton Review-ek Ipar Amerikako erreferentziazko unibertsitatetzat dauka, bere alorrean, DigiPen. Era berean, Animation Career Review aldizkariak Estatu Batuetako bideo-jokoen inguruko bigarren unibertsitate onena aukeratu izan du.

DigiPen US-ak I+G+b zentro bat du, eta produkzio-sektore anitzeko multinazionalentzat egiten du lan. Esate batera, 2008an Boeing-ek munduan berari hornitzen zion teknologia enpresarik onena izendatu zuen DigiPen; Formula 1ean ere aritzen gara Renault Sports-ekin, edo Singapore Airlines-en erabiltzaileentzako esperientzia interaktiboak diseinatzen.

Zorrotzaurren aurreikusita dauden hezkuntza-proiektuetatik DigiPen Bilbao da gauzatu den lehenengoa. Irailaren 17an, 15 herrialdetako 200 bat ikaslek hasi zuten 2018-19 ikasturtea DigiPen Bilbaon, bertan irakasten diren lau urteko unibertsitate-gradu bi hauetako bat egiteko: Denbora Errealeko Simulazio Interaktiboko Software Ingeniaritza (programazioa) eta Arte Digitalean eta Animazioan Espezializatutako Arte Ederrak (artea).

Gehiago ikusi

EGOITZA BILBON Eremua (EUROPA)

Egoitzak ditu Singapuren eta Redmonen (Washington estatua-EEBB) ere.

IKASKETAK

Bideojokoen diseinu eta garapenari buruzko gradua:

– Arte Ederrak Arte Digitalean eta Animazioan.
– Informatikako Ingeniaritza denbora errealeko Simulazio Interaktiboan.

Estatu Batuetako edo Singapurreko DigiPenen campusean ikasturte bat egiteko aukera.

Bideo-jokoen programazioaren eta Arte digital eta animazioaren udako ikastaroak.

SARTZEKO BALDINTZAK ETA MATRIKULA

Onarpenak

UNIBERTSITATEKO BEKAK ETA LAGUNTZAK

Eskatu argibide gehiago posta elektronikoz:
Bideojoko garapen eta Diseinu Gradua

IKASLE BISITARIAREN GIDALIBURUA

International Students