Udal Lan-aukerak sortzea sustatzea tokiko enpresei kontratatzeko pizgarriak eskainita eta tokiko erakundeetatik gizarte- eta hiri birgaitze-jarduerak garatzeko kontratazioak eginez.

Helburuak

  • Enplegua sustatzeko ekintzak: tokiko erakundeak edo gizarteratzeko enpresek, enplegu zentro bereziek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek ez ohiko merkatuan egindako kontratazioak, herri onurako eta gizartearen intereseko jarduerak garatzeko.
  • Enpresentzako pizgarriak jendea kontratatzeko.

Epea

2016ko iraila – 2017ko maiatza

Populazio hartzailea

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eske izena eman eta langabezian egonik lehentasuna duten taldetako (besteak beste, 35 urteko edo hortik beherako gazteak) jendea.

Parte hartzen duten beste erakunde batzuk

  • Enplegua sustatzeko proiektuetan parte hartzen duten hainbat udal sail eta enpresa.
  • Lanbide: finantzazioa.
  • Enplegua sustatzeko proiektuetan parte hartzen duten laneratzeko enpresak, enpleguko zentro bereziak edo zailtasun bereziko pertsonak gizartean eta lan munduan txertatzera zuzentzen diren irabazi asmorik gabeko elkarteak.

Harremanetarako

promocionempleo@bilbaoekintza.bilbao.eus

944205322