2017. urterako aurreikusita dagoen programa honen bitartez Surbisak diru-laguntza ildo bat bultzatzeko asmoa du Bilbon bere eskumeneko errehabilitazio eremuetan hutsik diren etxebizitzak birgaitzeko eta benetan okupaturik egoteko, 35 urtetik beherako gazteen ohiko etxebizitza alokatua izateko baldintzarekin.

Helburuak

  • Gazteei Bilbon etxebizitzak alokatzen laguntzea.
  • Errehabilitazio-eremuetako biztanleriaren gaztetze-prozesua bultzatzea.

Populazio hartzailea

Programan ezarritako eskakizun bereziak betetzen dituzten 35 urtez azpiko Bilboko gazte egoiliarrak.

Epea

2017

Informazio gehiagorako

Surbisa

Harremanetarako

surbisa@surb.bilbao.eus

2017an, Surbisak beharrezko diru-kopurua izan du honako programari laguntzeko: “Eraberritze-guneetan alokairurako etxebizitza hutsak eraberritzea”.

Hain zuzen Eraikinak eraberritzeko Dirulaguntzak arautzeko Oinarrietan, segurtasun eta mantentze-obretan zein irisgarritasun arlokoetan, honakoa gehitu du: diru-laguntzen titularrak ez da eraberritze bidean dagoen etxebizitzan erroldatuta egon behar, BETIERE etxebizitza alokatzeko programa publiko bati lagatzeko prest badago.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako etxebizitza barrutik eraberritzeko dirulaguntzak kudeatzen eta tramitatzen ditu leihatila bakar moduan, etxebizitza-programa publiko bati lagatzeko konpromisoaren baitan eta baldintza berberekin.