Bilboloop egungo musika independente eta abangoardiakoaren jaialdi bat da, 20 eta 40 urte bitarteko herritarrei zuzendua. 2002. urtetik Pitch Producciones arduratzen da antolakuntzaz, zirkuitu komertzialetara jauzia eman ez duten pop musikako eta musika elektronikoko taldeak aurkezten ditu zuzenean, eta tokiko taldeek estatuko eta nazioarteko beste batzuekin batera jotzen dute bertan. Era horretan, horiei aukera ematen zaie musika-panoramako artista kontsakratuagoekin agertokia partekatzeko, eta ezagutzera ematen dira.

Ekitaldien tartetan eta kontzertuak irauten duten bitartean video.djs proiekzioak eskaintzen dira eta agertokiaren (Kafe Antzokia, normalean) ad hoc dekorazioa egiten da tokiko artista plastiko baten eskutik. Horrez gain, Jaialdiaren ildoko diskoetxeen erakustokiak jartzen dira.
Antolakuntzak 6 talde aurkezten ditu, horietatik bi, gutxienez, bertakoak izan behar dute eta 4 estatukoak edo nazioartekoak. Jaialdia azaroko asteburu batean (ostirala eta larunbatean) egiten da.

Musika elektronikoko eta dance musikako artisten zuzenekoak antolatzen dira osagarri modura Bilboko klub batzuetan, entzulego txikia duten edo proposamen aurreratuetan dabiltzan artistei tokia egiten zaielarik, eta horren barruan dance munduan ospea duten Djen programazioa nahiz bideo proiekzioak egiten dira.

Jaialdiarekin batera Off Bilboloop egiten da, doako jarduerak eskainita larunbat goizean, esaterako argazki-erakusketak eta taldeen emanaldiak Bilboko agertoki alternatiboetan (dendetan eta tabernetan), jaialdiak hirian presentzia izan dezan.

Helburuak

  • Egungo eta abangoardiako musika egiten duten bilbotar eta bizkaitar taldeak sustatzea, estatuko eta nazioarteko zirkuituetara jauzia eman dezaten.
  • Egungo eta abangoardiako musika egiten duten talde eta artista bilbotarren eta bizkaitarrentzako adierazpen-gune izatea.
  • Bizkaiko musika-panorama independientea, abangoardiakoa eta egungoa zabaltzea.

Populazio hartzailea

  • Hirian musika independientea, abangoardiakoa eta egungoa egiten duten taldeak.
  • Abangoardioako eta egungo musikaren zale diren 20 urtetik 40 bitarteko gazteak.

Epea

Azaroa.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Bilboko Institutu Frantsesa

Informazio gehiagorako

www.bilboloop .com

Harremanetarako

susana@PITCH03.com

2017ko azaroaren 3an eta 18an, Festival Musical Bilboloop jaialdiaren seigarren edizioa.
Ostiralean, azaroak 3, Kafe Antzokian honako taldeak egon ziren: Sweat (UK), Klagstof (Holanda) eta Empty Files (Bizkaia). Ondoren, Stereorocks gelan aurreko talde horietako kideek diskoak jarri zituzten “After show party” saioan. Emanaldietan zehar, Tixola eta Xanelaren esku hainbat proiekzio ipini ziren.

Larunbatean, azaroak 18, aldiz, honako taldeek jo zuten: Hindsek (Espainia), Jerry Williamsek (UK) eta Cavalierek (Bizkaia). “After show party” saioan Shakek diskoak jarri zituen. Emanaldietan zehar, berriro ere, Tixola eta Xanelaren esku gelditu ziren proiekzioak.

Sarrerak: aurretik erosteagatik 10 €, txarteldegian 12 € eta 16 €-ko bonua dago bi egunetarako.

Off Bilboloop ekitaldian, doako hurrengo jarduerak egin ziren:
– azaroaren 1etik abenduaren 31ra, Bilboloop 16ko argazki-erakusketa Ambigu jatetxean.
– Azaroak 3, Kris G-ren kontzertua Ambigun 20:00etan.
-Azaroak 18, larunbata, kontzertuak: Betacam 13:00etan eta Bearoid 19:00etan, biak Bilboko Blas de Otero Unibertsitate Egoitzan. &-Azaroak 18, larunbata, Ambigun, Buenas Tardes eta Comandante kontzertuak.