Arte-ekimenak bultzatzeari begira eskainitako udal-programa, gazteei zuzendua eta gazteek sustatua, non sormenerako euren ahalmena erakutsi dezaketen. Bilborock gazteen berrikuntzarako, sormenerako eta aisialdirako espazioa da, gazteak elkarrekin aurkitzeko eta partekatzeko tokia. Dituzten interesen edo kezken arabera harremanak egiteko, sortzeko, berritzeko, esperimentatzeko, erakustaldia egiteko edo parte hartzeko tokia.

Mesedeetako Kaia 1ean kokatuta dago, Bilbo Zaharrerako sarreretako batean eta Zazpi Kale ondoan. Bizitzaz betetako tokia da, etengabeko sinergien zentro bat, musikaz gain gazteen interesekoak diren mota guztietako jarduerak hartzeko prestatua: zinema, antzerkia, dantza, instalazioak, esperimentazio-laborategiak, hitzaldiak, aurkezpenak…

Urte osoan zabalik dago, uztailaren 15etik abuztuaren 15era eta abenduaren 25etik urtarrilaren 1era izan ezik. 1.330 m-ko azalera du hiru solairutan banatuta, eta honako espazio hauek ditu:

  • Areto balioaniztuna: gazteen interesekoak diren askotariko proposamenentzako espazio irekia. duen akustika eta argiztapen bikainagatik eta agertoki eta diseinu malguagatik jarduera ugari hartzeko prestatuta dago: musika, antzerkia, zinema, jardunaldiak, aurkezpenak, hitzaldiak, etab. Aretoaren edukiera: behean 150 pertsona eserita eta 326 zutik, lehen solairuko palkoetan 40 pertsona eserita eta 60 zutik, eta bigarren solairuko palkoetan 50 pertsona eserita.
  • Lab aretoa: gazteen proiektu eta ekimenentzako zabalik dagoen espazioa. Gazteen kolektiboaren interesekoak diren irabazi asmorik gabeko jarduerei lotutako pertsona edo entitate guztiek erabili dezakete espazio hori, dohainik eta aurretik erreserbatuta. Espazio hau formatu txikiko jarduerak egiteko dago prestatuta: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, proiektuen uneko lanak. (Edukiera: 20 pertsona). Sarbide askeko wifia du eta doakoa. Proiektorea, musika-ekipoa eta ordenagailu eramangarriak izateko aukera eskaintzen du, doan.
  • Entsegu-aretoak: musika-talde gazteentzako 7 entsegu-areto ditu, intsonorizatuak eta ekipatuak. Areto bakoitzak 3, 5, 6 edo 10 pertsona hartu ditzake, eta honako material hau du: bateria, ahots-jokoa, mikro-oina, anplifikadoreentzako kutxak eta baxu-anplifikadorea.

Aretoen ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 22:00etara, larunbatetan 17:00etatik 21:00etara. Areto-erreserba telefonoz, Internetez edo bertara aurkeztuta egin daiteke, astelehenetik ostiralera bitartean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etarako ordutegian, eta larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00etara. Erreserba eta zerbitzu batzuek tarifa bat ordaindu behar dute.

Helburuak

  • Gazteentzako sormenerako, berrikuntzarako, parte hartzeko, elkarlanerako eta esperimentaziorako tokiak sustatzea.
  • Euren sormena garatzeko eta gazteentzako interesgarriak diren kultur jarduerak sustatzeko behar duten ekipamendua eskaintzea.
  • Gazteen arteko elkarketa bultzatzea.
  • Talde berriei laguntzea kalitatezko entsegu-toki bat eskainita.

Populazio hartzailea

18 urtetik 35era bitarteko gazteak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Enplegu-sustapeneko proiektuetan parte hartzen duten udaleko hainbat sail eta enpresa.
  • Lanbide: finantzazioa.
  • Enplegu-sustapeneko proiektuetan parte hartzen duten laneratzeko-enpresak, enplegu-zentro bereziak edo zailtasun bereziko pertsonak gizarteratzera eta laneratzera zuzendutako irabazi asmorik gabeko erakundeak.

Informazio gehiagorako

Bilbao Gazte

Harremanetarako

bilborock@bilbao.eus

944151306

2017an Bilborock gazteen artean erreferentzia-programa izateko Estrategia Plana abian jarri zen Bilboko gazteek osatutako lantalde baten laguntzarekin (sormen- eta berrikuntza-proiektuetara lotuta). Komunikazioa landu da Bilbao Gazte webgunearen bitartez. Bilborockeko programaziotik eta Sare Sozialetatik kanpo, ikuspegia zabaldu egin zen hirian gertatzen zena ikusteko, batez ere Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon, adibidez Espazioen Elkartrukerako Sarearen parte-hartzearekin edo Black Experience-n programazioan.

Aurtengo balantzeak emaitza onak izan ditu: areto balioaniztunean guztira 325 ekitaldi (aurreko urtean baino % 8 gehiago) egin dira eta 37.095 pertsona (2.975, % 8,75 gehiago) izan dira ikusle.

Entsegu-gelaren erreserbak % 10 igo ziren eta okupatutako orduek %7,80 egin zuten gora. 279 talde egon ziren, haien artean, 113 berri, beraz hauek % 28 igo dira.

Lab aretoan 144 jarduera antolatu ziren (mikro antzerkiak, ikastaroak, tailerrak, etab.) eta guztira 1.541 pertsona erakarri zituzten.