Kultura Sailaren ekimenez bultzatutako Eskolen arteko Antzerki lehiaketa, Bilboko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko 3 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzendutako lehiaketa irekia da. Bere helburua nagusiak dira arte eszenikoak ikastetxeetan ikasteko erreminta bezala erabiltzea eta ikasleen artean sustatzea.
Ikastetxeek euren ikasleek egindako antzerki-emankizunak eta -moldaketak edo sortutako obrak aurkez ditzakete. “Bilbon Eskolatik Antzerkira" programaren osagarria da. Aipatu programa horrek antzerki-emanaldiak eta artistekin topaketak eskaintzen ditu publiko berria erakartzeko, eta hemen, berriz, ikasleak ikusle izatetik benetako protagonista izatera pasatzen dira.
Epaimahaia arte eszenikoetan eta adierazpenaren pedagogian adituak diren pertsonek osatzen dute, eta honelako gauza hauek baloratzen ditu: lan eszeniko onena, proposamen eszeniko bitxiena, arlo teknikoei jarritako konponbiderik hoberena, interpretazio onena, parte-hartzaileen adinerako egindako moldaketa onena, eta eszena-modalitateak berreskuratzen egindako lanik onena. Eta irizpide horien arabera sariak banatzen ditu. Irabazleek ikasturte amaieran Arriaga Antzokian egiten den Eskola Antzerkiko Galan erakusten dituzte euren lanak.
Helburuak
- Arte eszenikoak hiriko haur eta gazteen artean bultzatzea, gazteei horietarako zaletasuna pizten lagunduz eta aldi berean familiak ere kultura kontsumitzeko ohituretara bultzatuz.
- Ikastetxeetan arte eszenikoak bultzatzea heziketa-tresna gisa erabil daitezen, antzerkia eskola eta institutuetako eskola barruko nahiz eskolaz kanpoko jardueretan txertatzeko, edozein eratakoa.
Populazio hartzailea
Bilboko 3 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleak.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
944334995
2017an Eskola Antzerkiko Lehiaketaren XXII. txapelketa egin zen, haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutakoa. Bilboko 15 ikastetxek 23 antzezlan aurkeztu zituzten, bai errepresentazioak, bai haien adaptazioak eta sorkuntza propioak, 341 ikaslek antzeztuak.
7 sari eman ziren:
– Lan eszeniko onena Txurdinaga Behekoari.
– Proposamen eszeniko originalena Arangoiti Ikastetxeari.&- Antzezlanaren alderdi teknikoen ebazpen onena Artxandape Ikastetxeari.
– Modalitate eszenikoak berreskuratzeko lan onena: Ibarrekolanda ikastetxea.
– Interpretazio global eta koraleko lan onena Epaltzaren Alarguna Ikastetxeari.
– Parte-hartzaileen adinarekiko adaptazio-lan onena Epaltzaren Alarguna Ikastetxeari.
– Epaimahaiaren accesit saria Ave María Ikastetxeari.
Saritutako antzezlanak Arriaga Antzokian ikusi ahal izan ziren ekainaren 4an gala batean eta lekua guztiz bete zen.