Bilbao You Week 2016an sortu zen Bilborockeko programazioa beste diziplina batzuetara ere zabaltzeko eta diziplina anitzetan dabiltzan gazteak Bilborocken ekitaldi bat egiteko diseinuan, garapenean eta antolakuntzan inplikatzeko.

7 gaztek osatutako talde batek analogikoa dena eta digitala dena elkartuko dituen ekitaldi bat sortuko dute, hirian goraka doazen ekimenak inplikatuz.

Honako gai hauek biltzen ditu ekimenak: youtuberrak, bloggerrak, gamerrak, makerrak eta musikari digitalak.

Helburuak

  • Bilborockera jende berria ekartzea.
  • Bilborocken programaziorako gazte-talde aktibo bat eratzea.
  • Gazteak parte hartzera bultzatzea Bilborocken interesgarria zaien topaketa bat sortzeko.
  • Gazteei bestelako aisialdia eskaintzea.

Epea

Martxoa

Populazio hartzailea

18 urtetik 25 urtera bitarteko gazteak.

Informazio gehiagorako

Bilbao Gazte

Harremanetarako

bilborock@bilbao.eus

944151306

Ekitaldi bat Youtuberren munduko diziplina ugarirekin. Apirilaren 6an, 7an eta 8an Bilborocken hainbat workshop, panel eta ikuskizun egin ziren. Workshopen gaiak hauek izan ziren: Audio-produkzioa (39), Launchpad (10), Bodypainting (20) eta electrodance Dantza (9). Bi Panel egin ziren. Lehenak kale-kultura ugari landu zituen (65 pertsona): Urbex, Parkour, Hip-Hop eta Graffiti. Bigarren Panela gazte-literaturaren ingurukoa zen, eta Interneten izen handia duten Booktuberrak egon ziren. Eszenatokiko Ikuskizunetan hurrengoak aritu ziren: Litos, Ileovlog,Xuri y estudio Katastrófico, Tigrillo, Celia Becs , Koala Rabioso y Penadas por la ley . Larunbatean aretoa guztiz bete zen. Hiru egun hauetan zehar 500 gazte inguruk parte hartu zuen. % 65 emakumeak izan ziren. Jendearen % 60k 18-24 urte zituen, % 28k 25-35 eta % 12k 18 baino gutxiago. Larunbatean Trending topic izan zen. #BilbaoYouWeek2017 hashtag-arekin ia 4 milioi inpresio egon ziren.