Espazio publikoaren garbitasunaren inguruko herri-balioen alorrean sentsibilizatzeko kanpaina. Obra eta Zerbitzu Sailarekin batera, urtarrilaren erditik otsaila amaitu arte burutuko da.Kanpaina honetan, kartelen bidez, mezua zabaldu nahi da garbitasunaren arazoak eragin handiena duen lekuetan. Horrez gain, sare sozialak ere erabiliko dira helburu berarekin.
Espazio publikoen kanpaina bertako ostalaritzarekin elkarlanean burutuko da. Hala, binilozko zenbait kartel jarriko dituzte tabernetan. Gainera, hainbat euskarri fisikotan eta hiriko altzarietan pegatinak jarriko dira, zehatz-mehatz, asteburuetan arazoaren eraginpeko eremuetako 1.500 edukiontzi eta paperontzietan eta Bilboko Zutabe eta erloju publikoetan.
Bilbao BBK Live jaialdirako bi sarrera zozketatuko dira edateari eta bere ondorioei buruzko galdetegian parte hartuko dutenen artean.
Sare sozialetan, publizitate-kanpaina egongo da otsail osoan. Gazteria Sailak lehiaketan eta sare sozialetan kanpainaren berri ematean parte hartuko du.
Helburuak
Gazteak parte-hartzera bultzatzea, euren intereskoa den topaketa bat sortuz Bilborocken.
Populazio hartzailea
Jóvenes de 18 a 35 años.
Epea
Urtarrilaren erdialdetik otsailaren amaierara arte.