OtxarGainean programa hurrengo beharrak dituzten umeei eta gazteei zuzenduta dago, baita haien familiei:
- Zailtasunak dituzten adingabeak& Baztertze arriskuan dauden adingabeak.
- Gizarte desabantailan dauden adingabeak.
- Laguntza sarerik ez duten guraso bakarreko familiak.
- Heziketa-lana egiteko zailtasunak dituzten familiak.
- Baliabidearen ordutegiarekin bat lanean aritu behar diren gurasodun edo tutoredun adingabeak.
Proiektu hau 2015ko irailean hasi zen. Otxarkoaga-Txurdinaga auzoan bizi diren 0 eta 18 urte arteko adingabeei aisialdi aukera egoki bat eman nahi die, kaleko eragin txarretatik aldenduz, eskolako arrakasta sustatuz, menpekotasuna sortzen duten sustantziak kontsumitzea ekidinez, eta adingabearen gizarte- eta pertsona-garapena sustatuz.
Baztertze arriskuan dauden adingabeei eta haien familiei laguntzeko espazio bat eman nahi die, bertan garapen afektibo, pertsonal, sozial eta kultura artekoa eskaintzeko. Horretarako, interbentzio soziala eta jokaera desegokien prebentzioa erabiltzen dira. Haien gaitasun fisiko eta mentalak sustatu eta indartzen dira, hau dena bizikidetza eta gizarteratzea hobetzeari begira.
Helburuak
- Bazterkeria pairatzeko edo arrisku-egoeran dauden adingabeak antzematea (eskola-absentismoa, tratu txarrak, aurre-delinkuentzia, etab.).
- Adingabe horiek bizimodu osasungarrietara hurbiltzen dituzten edozein aldaketa bultzatzea (jarrerak, ohiturak, jokamoldeak, balioak)-, baita gabezia horiek gainditzeko mekanismoak, trebetasunak eta baliabideak ere.
- Adingabeek euren testuinguru sozialean parte hartu dezatela sustatzea.
- Adingabeari aisialdirako alternatibak ematea.
- Adingabeei euren burua garatzeko eta harremanak eraikitzeko gune positiboak eskaintzea, horrela oinarrizko trebetasun eta gaitasunak sustatzeko, parekideekin eta komunitateko gainerako kideekin harreman egokiak sortu ditzaten.
Populazio hartzailea
0 eta 18 urteen arteko gazteei zuzenduta.
Epea
URTEKO HITZARMENA
Harremanetarako
944204386