Euren gizarte-ingurumena hobetu nahi duten eta gizarte-arazoak arindu nahi dituzten gazteen ekimenak sustatzeko, ideia edo proiektu berritzaileak saritzen dira. Ekimen hauek hurrengo balioren batekin lotuta egon beharko dira: giza-eskubideen errespetua; solidaritatea; partaidetza; konfiantza; sormena; gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna; ingurugiroaren jasangarritasuna; konpromisoa; gizarte-justizia; aniztasuna. “Bilbo Gazte Balioak Martxan” sariak “BILBO BALIOEN HIRIA” proiektuaren barnean jaio dira. Udaletxeak proiektu hau sustatzen du Bilbo balioen ikuspuntutik eraikitzeko. “Ideiak Martxan” programaren pean sortu da halaber. Gazteria Sailak sustatutako programa honek Bilboko gazteen kolektiboak animatu nahi ditu gazteentzako jarduera interesgarriak proposatzeko.

Ekimenak/proiektuak:

  • Bilboko eremu geografikoan garatu behar dira.
  • Epaimahaiak aukeratutako ideiak 2018ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira eta Bilbon eragin nabaria izan beharko dute.Deialdia kategoria bakoitzeko baldintza espezifikoak betetzen dituzten 14 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Proiektuak hurrengo kategorietako batera aurkeztu beharko dira.
  • Ikastetxeak: Bilbon eta DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko edo gradu ertaineko ikasleek sustatua. Proiektuaren buru den ikasle-taldeak gutxienez irakasle baten laguntza izan beharko du prozesu osoan zehar.
  • Bilboko zentroetako edo Bilbon dauden Unibertsitateetako unibertsitate-gradu edo goi-mailako graduetan dauden ikasleak. Proiektua ikasle batek edo ikasle-talde batek aurkeztu ahal izango du (7 gehienez). Ikasleek gradu bera edo desberdinak ikasi ahal izango dituzte, denak izan beharko dira 35 urtetik beherakoak, eta gutxienez bat Bilbon erroldatuta egon beharko da.
  • Kolektiboak edota pertsona gazteak: Proiektua honako hauek aurkeztu ahal izango dute: Bilbon erroldatutako 35 urtetik beherako gazte batek, gazte-elkarte batek (irabazi-asmo gabeko elkartea, halaxe Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda edo Bilbon helbideratutako eta batez ere 35 urtetik beherakoek osatutako enpresa batek), edo gazte-talde batek (7 gehienez). Azken kasuan, denak izan beharko dira 35 urtetik beherakoak, eta gutxienez bat Bilbon erroldatuta egon beharko da.Kategoria bakoitzean gehienez 10 ideia-proiektu sarituko dira.
    -8 ideiek 3.000 euroko saria jasoko dute.
    -2 ideiek 5.000 euroko saria jasoko dute.

Helburuak

Deialdiaren helburuak honakoak dira:

  • Sormena, konpromisoa eta ahaleginerako gaitasuna sustatzea, gizartearen eskaeren zerbitzura.
  • Gazteen ikuspegitik abiatutako balioak bultzatzea Bilbo eraikitzean.
  • Gazteei euren proiektua gauzatzeko aukera ematea, izan berau soziala, artistikoa, kulturala, ekologikoa, ekonomikoa, zientzia arlokoa, digitala edo teknologikoa.

Populazio hartzailea

Deialdia kategoria bakoitzeko baldintza espezifikoak betetzen dituzten 14 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

Epea

Martxotik abendura.

Informazio gehiagorako

http://bilbaogazte.bilbao.eus/es/2018/02/13/balioak-martxan-mejora-dia-dia-las-personas/

Harremanetarako

balioakmartxan@bilbao.eus

944204222