12-17 urte arteko nerabeei zuzendutako aisialdi-eskaintza berria, asteburuetarako (ostiral eta larunbatak) eta oporraldietarako.
Jardueren eskaintza 2018ko otsailean hasi zen.
Programazio honek udaletxeko eremu ugarietako eta erakunde pribatuetako jarduerak uztartzen ditu. Haien artean udaletxeko gazteguneek antolatzen dituzten jarduerak eta kultura, kirol, musika eta aisialdi arloko beste hainbat jarduera daude.
Aisialdi-proposamen berri hau gogoeta luze baten ondorioz sortu da. Gogoeta hau bi urtetan zehar egin da eta hartan 300 pertsona baino gehiagok parte hartu dute: kirol, kultura eta musika arloko eragileek, hezitzaileek, aisialdiko monitoreek, udal langile teknikoek eta 12-17 urte arteko gazte ugarik.
Programazioa hiriko espazio ugaritan egiten da: gazteguneen lokalak, Bilborock Aretoa, Udal Kiroldegiak, Azkuna Zentroa, aire zabaleko espazioak eta espazio pribatuak, Lasergune, Harrobia eta Zirkozaurre, esaterako.
Helburuak
12-17 bitarteko biztanleriari aisialdirako aukera erakargarri eta proaktiboa eskaintzea asteburuetarako.
Populazio hartzailea
12 eta 17 urte bitarteko nerabeak.
Epea
Otsailetik uztailaren lehen astera arte eta irailetik abendura.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Euskara eta Hezkuntza Saila.
- Kultura Saila
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
944204222