Funk, elektronika, trap, indie edo rock bezalako estilo askotako unibertsitate-banden jaialdia. Bilboko hainbat espazio erabiliko dira bai arratsaldeko bai gauezko sesioetan, eta bertako bandak eta bakarlariak bai beste toki batzuetakoak izango dira (Madril, Valentzia, Bartzelona, Iruña…).
Zirkuituko egun bakoitzean, bi banda edo bakarlari arituko dira arratsaldeko edo gaueko ordutegian. Kontzertu guztiak doan dira.
Normalean kontzertuak programatu ohi diren tokiez gain (Bilborock, Satelite-T, Shake, Badulake edo Dock), beste toki batzuk erabiliko dira: unibertsitatekoak, kulturalak (Berreginen Museoa), edo ezustekoak (Zazpikaleetako Euskotren geltokiaren hall-a).
Helburuak
Musikaren askotariko ikuspegia eskaintzea, unibertsitateko taldeek egina.
Populazio hartzailea
Talde unibertsitarioak eta gazteak.
Epea
Apirila
Informazio gehiagorako
944204222
Bilbo, Madril, Valentzia, Bartzelona edo bestelako hirietako unibertsitateko ikasleek prestatutako musikari buruzko ikuspegi panoramikoa eskaintzera zuzendutako zirkuitua. Zirkuitua egiteko azaroaren 15etik 18ra Bilboko zenbait gune hartu ziren: Bilborock, Satelite-T, Shake, Badulake edo Dock, Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, EHUko Bizkaia Aretoa; Berreginen Museoa eta Zazpikaleko Euskotreneko geltokiaren ataria. Bertan funk, musika elektronikoa, rock, trap, edo indie moduko doinuak egon ziren entzungai. 21 musika-taldek zein bakarlarik parte hartu zuten (35 mutil eta 15 neska). Guztira, 941 lagun azaldu ziren.