Kirola bultzatzeko diru-laguntzen programak tresna bat izan nahi du Bilbon kirolaren praktika sustatzeko bere arlo guztietan (kirol federatua, eskola-kirola, egokitua eta herri kirolak), kirol-elkarteei, kirol-erakundeei edo arlo horretan jarduerak burutzen dituen beste edozein entitateri laguntzak emanez.

Diru-laguntzen deialdiak hainbat finantzabide ditu: kirolaren alderdi soziala garatzeko, federazio-jarduerarako, 13 urtetik 19ra bitarteko kirolariekin kirol-elkarteen joan-etorrietarako, etab.

Programak badu kirola praktikatzeko instalazioak lagatzeko aukera ere.

Helburuak

  • Eskola garaiko gazteen hezkuntza fisikoa bultzatzea.
  • Hezkuntza fisikorako atxikimendua sortzea.

Populazio hartzailea

Gazteak.

Informazio gehiagorako

bilbaokirolak.eus

Harremanetarako

martxan@kirolak.bilbao.eus

2015

  • Diru laguntzen agindu kopurua: 53 diru-laguntza eman dira 38 elkarteri
  • Diru laguntzen zenbateko osoa: 169.720€
  • Beherapenekin lagatako instalazio kopurua: 139
  • Eherapenekin lagatako instalazioen zenbatekoa: 964.307,86€

2016

Taldeek eskola orduetatik kanpo erabilitako kirol unitateak (orduak): 3.439

Ikasturtean eskola-kiroleko unitateak (asistentzia): GUZTIRA– 2.805 MUTILAK — 2672 NESKAK —133