Gazteen artean kirol-praktika bultzatzeko asmoz Udalak familia-abonuekin jarraitzen du 25 urte arteko seme-alaba onuradunentzat.
Bilbao Kirolakek ere gazteentzako abonua sortu du, arrazoi berberengatik, 28 urte arteko bilbotarrentzat. BANAKAKO abonua da, eta hiru azpi-kategoriatan banatzen da:
- TARIFA OROKORRA: Bilbao Kirolaken kiroldegietara eta Azkuna Zentrora sartzeko aukera ematen du, erabilera libreko instalaziotara (igerilekua, atletismoko pista, hockeyko pista, ping-pong, erabilera libreko gimnasioa) eta ikastaro guztietan (fitness barne) izena emateko prezio beheratuarekin. Fitness aretoetara sartzeko, fitness ikastaroan izena eman beharra dago.
- IGERILEKUA BAKARRIK ERABILTZEA: BKeko eta Azkuna Zentroko igerilekuetarako aukera. Uretako ikastaroetarako ere hobariak daude prezioetan.
- 15:00ak ARTEKO ABONUA: lehen abonuko (tarifa orokorra) baldintza berberak, baina 15:00ak arteko mugarekin.
Helburuak
- Gazteak kirol-instalazioetara joatea erraztea, bai banaka bai taldean.
- Gazteen kirol-praktika ahalbidetzea.
Populazio hartzailea
28 urte arteko gazteak.
Harremanetarako
Informazio gehiagorako
Gazteen abonu kopurua: 26. 313 (28 urte artekoak).