Bilbao Triathloia distantzia ertaineko kirol-lehiaketa bat da, igeriketa, txirrindularitza eta lasterketa uztartzen dituena, eta milaka kirolari eta ikusle batzen ditu hirian.

Helburuak

Bilbao Triathloiak nazioarteko goi mailako kirol-proben agertokietan kokatu nahi du Bilbo, eskakizun handiko kirol horren egutegian erreferente bilakatzeko bidean. Aldi berean, hiri modernoaren eta kulturari, kirolari eta ingurumenari atxikitako hiriaren irudia zabaldu nahi du.

Populazio hartzailea

  • Herritarrak
  • Estatuko eta nazioarteko parte-hartzaileak
  • Estatutik eta nazioartetik etorritako bisitariak

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Bilboko Udaleko ondorengo Sailak: Segurtasun eta Babes Zibilaren Saila; Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saila.
  • Ekitaldiaren enpresa sustatzailea.

Informazio gehiagorako

Harremanetarako

informacion@bilbaoturismo.bilbao.eus

Bilbao Triathlon Estatu mailako kirol-urtekarian erreferentziazko izanik, nazioartean ere lekua hartzen ari da. 2017an egindako VII. edizioan 1.200 triatletak hartu dute parte; gainera, aurten distantzia erdiko ibilbideaz gain, Olinpiadetako distantziakoa ere egon da.

Bilbao Triathlonen datuak (2015eko maiatza):

  • Zirkuitua: Itsasadarra – Artxanda – Euskalduna zubiaren eta Udaletxearen arteko itsasertza
  • Ezaugarriak: 1.900 metro igerian / 90 kilometro bizikletan / 21 kilometroko maratoi erdia
  • Parte-hartzaileak: 11.200 parte-hartzaile
  • Ikusleak: batez beste, 20.000 pertsona