Nerabeei zuzendutako espazio soziohezitzaileak, jolaserako, gozamenerako, komunikaziorako eta solaserako; kultura eta sormen ekoizpenerako espazio bat; parte-hartzea bultzatzeko espazio bat; norberaren beharretara egokitutako informazioa, orientazioa eta laguntza ematen dena. Sei udal gaztegunetan (Begoña, Deustu, Irala, Otxarkoaga, Uribarri eta Zorrotza) eta bi hitzartuetan (Zazpikale eta Errekalde) egiten dira.
Helburuak
Nerabeen hazteko, garatzeko eta sozializatzeko prozesuak bultzatzea.
Populazio hartzailea
12 urtetik 17ra bitarteko gazteak.
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
944204394
Programa honen ekitaldietara, guztira, 27.327 gazte joan dira (%65 mutilak eta %35 neskak), Errekalden antolatuak barne hartuta. Azken hauek, VII. barrutiko Gazte eta Umeentzako hitzarmenaren eta Umeak Kalean hitzarmenaren gazte parte-hartzaileen bidez antolatu dira.