Gazteenen artean bizikletaren erabilera sustatzea xede duen ikastetxe eta elkarteentzako programa. Horretarako, egunaren barruko ibilbideak egiteko bizikletak doan mailegatuko dira.
Itsas Museoaren lautada izango da bizikletak hartzeko eta uzteko lekua.
Helburuak
Bizikletaz taldeka ibiltzeko aukera eskaintzea, irakasleez edo begiraleez lagunduta, aldi bakoitzean dagokionaren arabera.
Populazio hartzailea
Batik bat, 14 urtetik gorako gazteak.
Epea
Urte osoan, eguraldiaren arabera.