Eskola Agenda 21ek konpromisoa dakar hezkuntza-komunitatearentzat, ingurumen- eta gizarte-arloan ikastetxea eta horren ingurua hobetzeko ekintza-plan bat den bezainbatean.

Bere oinarrizko helburuak hauek dira:

  • Eskola bueltako ingurumenaren hobetzea.
  • Hezkuntza-berrikuntza eta -kalitatea.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.

Ikasturte bakoitzean ingurumenari buruzko gai edo arazo bat aukeratzen da, gero programa horren gainean aritzeko. Hautatutako gaia aztertu egiten da eta eskolako eta inguru hurbileneko egoeraren diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxearentzako hobetze-ekintzak zehaztu eta abian jartzen dira. Horrez gainera, Udalari hiria hobetzen laguntzeko proposamen bat egiten da.

Helburuak

Aurretik aipatutakoak.

Populazio hartzailea

Haur Hezkuntza, Oinarrizko Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoko, Lanbide Heziketako ikastetxe publiko eta pribatuetako ikasleak.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Ingurumena eta Lurralde Politika Saila
  • Ikastetxeak

Informazio gehiagorako

Bilboea21

2015-2016ko ikasturtean 50 ikastetxe ari dira parte hartzen programan.