Gazteak euskaraz ikasten jarraitzera animatu nahi dituen matrikulazio-kanpaina. DBH-ko 4. maila bukatzear duten ikasleei folleto bidaltzen zaie, www.nahidudalako.com webgunean sartzera gonbidatuz. Atari horretan Bizkaian D ereduan ematen den Batxilergoko eta Lanbide Hezitako eskaintza dator, eta baita ikastetxeen datuak (helbidea, telefonoa, posta elektronikoa) eta bertara iristen den garraio publikoa (Bizkaibus, Euskotren, Metro, Renfe, Feve) ere, eremuka banatuta.
Helburuak
DBH-ko 4. maila amaitzen duten ikasleek, heziketa-prozesu guztia euskaraz egin ondoren, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasketak hasterakoan eredu horretan jarrai dezatela lortzea.
Populazio hartzailea
DBH-ko 4. maila amaitzen duten neska-mutilak.
Parte hartzen duten beste erakundeak
ALKARBIDE (Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskarazko zerbitzuen bilgunea).
Informazio gehiagorako
Mezuen %100 hartzaileei helduarazi zaizkie. 2017an, guztira, 2.793 etxebizitza izan dira. Publizitate-mezua posta elektronikoz bidali zitzaien 2001ean jaiotakoei, izan ere, ezin da jakin Bilbon erroldatuta dauden artean nortzuk diren DBHko 4. mailakoak, ikastetxe-kopuruarengatik eta, batez ere, Bilboko ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen artean bertan erroldatuta ez dauden ikasleen kopuruarengatik eta, alderantziz, Bilbotik kanpoko ikastetxeetan ikasten duten gazteen kopuruarengatik.