Berdindu Eskola hezkuntzaren arlorako Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren zerbitzu espezializatu bat da, eta honako helburu hauek ditu:
- Sexu- eta genero-joera ezberdinen normalizazioan pausoak ematea eta homofobia, lesbofobia eta transfobiagatiko bereizkeria ezabatzea.
- Gizarte-politika publikoetan eta zerbitzuetan LGTBI ikuspegia lortzea.
- LGTB pertsonei eta horien hurbilekoei informazioa eta aholkularitza ematea, pertsonarentzako, familiarentzako zein gizartearentzat kostu txikienaren bila arituta.
Gazteria eta Kirol Sailak eta Bilbao Kirolakek lankidetza-lerro bat eratu dute programa horrekin, umeei eta nerabeei zuzentzen dizkieten programetan eta, oro har, kirol programetan aipatu helburu horiek landu daitezen. 2016. urtean honako ekintza hauek garatzea aurreikusita dago:
- Begiraleak trebatzea.
- Sentsibilizazio-tailerrak gaztegunetako neska-mutilekin.
- Programetan erabiltzen den materialaren berrazterketa.
Helburuak
- Genero-estereotipoez eta -eginkizunez hausnartzea, jarrera kritiko bat bultzatuz gizarte honetan maskulinitatearen eta feminitatearen gainean ezarrita diren ereduei buruz.
- Maitasunaren inguruan eraikitako mitoak deseraikitzea, barneratuz benetako maitasuna elkarrekiko errespetua eta konfiantza ematen den harreman sano eta positibo batean oinarritzen dela.
- Genero-indarkeriazko egoerak identifikatzeko eta horiei aurre egin eta salatzeko estrategiak eskuratzea.
- Gazteen eta irakasleen artean zubiak eraikitzea, eta gurasoak sentsibilizatu eta inplikatzea.
Epea
Ikasturtean zehar.
Populazio hartzailea
- DBHko, Batxilergoko eta LHZko ikasleak.
- Hezkuntza ez formalaren esparruko taldeak.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.