Arteshop Bilbao programak merkataritza-jardueraren berrikuntza eta sostengua bultzatzen ditu, beste giro bat eskaintzen du erosketak egiteko eta EHUko ikasleei eta Bilbao Arte Fundazioko artistei Bilboko merkataritza-gune batean esku-hartzeko aukera ematen die. Artearen, diseinuaren eta merkataritza-jardueraren arteko lankidetza sustatzen du.

Helburuak:

Unibertsitateko gazteei hiriko merkataritza-gune batean artistikoki esku-hartzeko aukera eskaintzea.

Populazio hartzailea

EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasten duten gazteak eta Bilbao Arte Fundazioko artistak.

Epea

Ekaina.

Parte hartzen duten beste erakundeak

  • EHU
  • Bilbao Arte
  • Bilboko saltokiak
  • Bilboko herritarrak

Harremanetarako

comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus