Nerabe eta gazteen sektore bati zuzendutako prebentzio selektiboko programa, osasun mailan desberdintasunak dituztelako zaurgarrritasun egoera areagotzen baitzaie. Ziurrenik jada arriskuko praktika sexualetan dabiltzan jendea da; hori dela eta, era zehatzago batean heltzen zaie sexu bidez transmititzen diren infekzioen prebentzioari, HIESAri, nahi gabeko haurdunaldiei, etab. Programa bi eremutan banatzen da:
- Hezkuntza-eremua: oinarrizko lanbide-heziketako zentroetan, T4 Elkartearen bitartez.
- Komunitate-eremua: hirian dauden 3 modulu psiko-sozialen bitartez, nerabe eta gazteentzat sortutako espazioetan.
Helburuak
- Nerabe eta gazteei beharrezko ezagutza eta trebetasunak ematea euren behar afektibo eta sexualak era osasuntsuan kudea ditzaten.
- Arriskuko sexu-joerak prebenitzea, GIB eta trasmisio sexualeko beste gaixotasun batzuen kontra babesteko eta haurdun ez geratzeko jarraibideak emanez.
Populazio hartzailea
- Bilboko Oinarrizko Lanbide-heziketako zentroetako ikasleak (lehengo H.L.P.P.ak).
- Modulu psiko-sozialetan artatuak diren zaurgarritan egoerako gazteak.
Parte hartzen duten beste erakundeak
- T4 Elkartea
- Deustu-San Inazio, Auzolan eta Rekaldeko Modulu Psiko-sozialak
Informazio gehiagorako
Harremanetarako
944204453
Ikastaroak Oinarrizko Lanbide Heziketako 11 zentrotan egin dira, 36 talderekin. Ikasleen % 75ek 15-16 urte ditu.
Tailerraren aurreko galdetegia erantzun dioten 370 gazteetatik % 55ek ditu koito bidezko praktika sexualak, haien artean,% 39k bikotekide batekin baino gehiagorekin eta % 29k ez du preserbatiborik erabiltzen.