DEMOLA berrikuntzarako eredu irekia da. Honetan, hainbat erakundek (enpresek, bestelako erakundeek …) goi-mailako ikasleez osatutako diziplina askotariko lantaldeei zenbait erronka azaltzen dizkiete eta (ikasleek nahiz enpresak) elkarrekin batera egingo duten proiektua lantzen dute, jarritako erronkei benetako konponbidea eskainiz.
Eredu horretan unibertsitateak, prestakuntza-zentroak eta enpresak daude inplikatuta, ikasleak enpresa arlora hurbiltzeko eta haien talentua enpresetan ezartzeko asmoz. Horrekin, eskualdeko ekosistema berritzailea zein enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetuko dira.
Helburuak
Enpresek diziplina askotariko lantaldeei azaldutako zenbait erronkari enpresarekin batera sortzeko prozesuen bitartez erantzuna ematea.